
- Erakunde sustatzailea(k): Usurbilgo Udala
- Bestee erakunde laguntzaileak: Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Hasiera urtea: 2025
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Bai
Azalpen orokorra
Usurbilen zaintzaren esparruan egindako lanketari jarraiki, hautazkoa ez den bakardade egoeran
dauden Usurbilgo herritarrengan hauskortasun egoerek ekartzen dituzten ondorioak garaiz detektatu
eta ekiditea da, aldi berean, egoera hau pairatzen duten pertsonentzako ere esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu bat eskainiz. Egitasmo hau Usurbilgo herriak pandemia aurretik habian jarri zuen zaintza eredu berri baten eraikuntza kolektiborako bideari jarraipena ematera dator.
Eredu berri honek gizarte-zaintzako kultura partekatua bultzatzen du, berrikuntzan eta parte-hartzean oinarritua, begirada Pertsonengan Zentratutako Arretan jarriz. Beraz, Usurbilgo Zaintza Ekosistemaren garapen estrategikorako bitarteko pausu bezala aurkezten da egitasmoa, Usurbilek duen Herri Zaintzaile ortzimugara iritsi ahal izateko. Helburua, bakardade egoera hauskorrean dagoen herri komunitateko gainontzeko pertsonekin harremantzeko konexioak ahalbidetzea da, erakunde publiko nahiz komunitarioek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzu ezberdinen (eskaintza kulturala, kirol eskaintza, elkarteak, zerbitzu publikoak…) aukerez informatu eta bertan parte hartzea sustatuz, eta, zaintza ekosistema lokalarekin loturak eginez. Bide ekintzailea garatu du Usurbilgo Udalak zainketen arkitekturari dagokionez, eta beti defendatu du zaintza politikak eremu publikotik, pribatutik eta komunitariotik egiten direla. Zentzu horretan, esperimentazio fase baten ondoren, komunitatea traktorizatu eta inplikatu nahi du orain aurkezten den proiektuarekin. Gaur gaurkoz dugun bizimodua eta erritmo bizkorra, oztopo dira auzokideen edo komunitateko kideen arteko harremanak sortzeko.
Harreman esturik gabe, deskonexio soziala sortzen da, eta horrek ardura kolektiboaren zentzua
mugatzen du. Proiektu honek beraz, komunitate aktibazioan eta harremanetan palanka izan nahi du.
Beraz, esku-hartze sozio-komunitario eta hezitzailean oinarritutako inklusio komunitarioko prozesu
baten akonpainamendua da gauzatzen dena. Zerbitzu honek bakardade ez hautatuak azkartu
ditzakeen narriadura prozesuak (osasun fisiko eta psikologikoa, harreman sozialak…) eta gizarte
bazterketa eta mendekotasun egoerak ekiditea edo atzeratzea du helburu, parte hartze soziala eta
inklusio eta aktibazio komunitarioa sustatuz.
Helburuak
- Bakardade ez hautatuari aurre egiteko Zaintza sareak ehuntzea Zaintza Ekosistemaren bidez.
- Proiektua garatzen lagunduko duen elkarlan publiko-komunitarioa sustatzen jarraitzea.
- Proiektua garatzen lagunduko duen elkarlan publiko-kooperatiboa sustatzea.
- Koordinazio sozio-sanitarioa indartzen jarraitzea.
- Usurbilgo bakardade egoera hauskorraren inguruan dagoen errealitatea ezagutu analisi kuantitatibo eta kualitatibo baten bidez.
- Usurbilgo adinekoen egoera soziodemografikoa ezagutu.
- Usurbilek dituen tokiko baliabideak ezagutu, hauen bitartez bakardade ez hautatu egoeran dauden pertsonak komunitatean txertatu ahal izateko.
- Egoera hauskorrean eta isolamenduan aurkitzen diren pertsonak identifikatzeko eragile klabeak identifikatu, Auzozain eta Mentore errola izango dutenak alegia.
- Sare komunitarioen dinamikak ezagutu.
- Hautazkoa ez den bakardadearen inguruko herritarren ikuspuntua jaso. Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonen ikuspuntua ezagutu.
- Komunitatea indartu eta aktibatu.
- Zaintza-sare informala (Herriko eragile, komertzio, bizilagun…) aktibatu edota indartu,
- Usurbilgo pertsona hauskorrak babesteko.
- Zaintza-sare formala (koordinazio soziosanitarioa, eskola, udaltzaingoa, Harrera Zerbitzua, zein Emakumeen Etxea) aktibatu edota indartu, Usurbilgo pertsona hauskorrak babesteko.
- Zaintzen inguruan komunitatearekin hausnarketa sustatu eta sentsibilizatu, egoera hauskorrean dauden pertsonak babestu, eta egoera posible hauek prebenitzeko.
- Ehun komunitario ahula dagoen auzoetan dinamika komunitarioak sustatu eragilen sozialekin.
- Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonen detekzio goiztiarra.
- Informazio sistemaren erabilera sustatu bakardade hauskorrean egon daitezkeen adinekoak aurre identifikatzeko.
- Zaintza sare formala, zein informala aktibatu eta formatu bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonak identifikatzeko.
- Egoera hauskorren dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetu. Egoera hauskorrean dauden pertsonen bakardade sentsazioa murriztuz, sare-sozialak indartuz, komunitateko baliabideetara konektatuz eta pertsonaren ahalduntzea bermatuz.
Xede taldea
- Helduak
- Nagusiak
- Nahi gabeko bakardadea
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Etxebizitza eta hirigintza
- Pertsonen bizi proiektuaren, trantsizioen eta etorkizunaren plangintza egiteko laguntza jarduerak
- Komunikazioa, sentsibilizazioa edo mobilizazioa
- Aisialdiko jarduerak
- Boluntarioen ekintza eta elkarteak sustatzea
- Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
- Auzokoen komunitateen dinamizazioa
- Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
Proiektu mota
Proiektu traktorea
Ibilbide estrategia
Sarea eta gobernantza
Elkarrizketa publikoa
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Sarea eta gobernantza
- 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
- 8. Oinarri komunitarioko zaintza eta laguntza plataformak edo ekosistemak lurraldean indartu eta zabaltzea, udalekin eta toki eragileekin batera, lankidetzako gobernantzarako sareak sortu eta hurbileko arreta bultzatzeko helburuarekin
- 9. Lankidetzarako eta/edo isolamendu edo bakardade egoerak antzeman eta bideratzeko tresnak sortzeko protokoloak ezartzea gizarte zerbitzuetako departamentuen, hirugarren sektoreko erakundeen eta beste zerbitzu batzuen artean (udal segurtasun kidegoak, kultur etxeak, suhiltzaile zerbitzua, etab.)
Berrikuntza eta zabaltzea
- 3. Bazterketa, babesgabetasun eta mendekotasun arriskuan dauden pertsonei zuzendutako Gizarte Zerbitzuen zorroko zentro eta zerbitzuak indartzea, duten estaldurari eta zuzkidurari dagokienez, eta baliabide hauetako profesionalen prestakuntzari dagokionez ere, arreta berezia jarrita autonomia sustatzeko programei eta mendekotasun arriskua duten pertsonentzako eguneko arreta zerbitzuei, bai eta helduen gizarte eta hezkuntza esku hartze programari ere.
- 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
- 10. Bakardadeak prebenitu eta jorratzeko programa espezifikoak sustatzea ekipamendu kulturaletan (kultur etxeak, liburutegiak eta antzekoak), kontuan hartuko dutenak baita ere genero-ikuspegia, belaunaldiartekotasuna, etab.
- 22. Gizarte zerbitzuetako zentro eta programetako erabiltzaileen partaidetza eta elkartetza sustatzeko planak diseinatu eta martxan jartzea, erabiltzaile hauek esku hartze planen, programen eta eragiten diten politika publikoen erabakietan parte har dezaten.
- 23. Gizarte partaidetzako boluntarioen programak sustatzea, hartara isolamendu sozial egoeran dauden eta/edo bakardade egoeran daudela sentitzen duten biztanleria taldeak baterako ekoizle bihurtuta eta kasuko programetako zerbitzuen eta/edo jardueren horniduran parte har dezaten lortuta.
- 24. Gizarte trebetasunen, trebetasun afektiboen, autokudeaketarako trebetasunen eta jokabidea aldatzeko gaikuntza lantegiak garatu eta indartzea, bakardade arriskuan dauden pertsonei zuzendutakoak, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen arloetan.
Elkarrizketa publikoa
- 6. Sentsibilizazio kanpaina espezifikoak egitea ohiko komunikabideetan (egunkariak, irratia eta telebista).
Fitxa betetzearen data: 2025 / 03 / 04