Teknoadineko

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

TEKNOADINEKO programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du. Helburu nagusia, ikuspegi prebentibo batetik adineko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz. Proposatutako helburuak lortzeko, programak hainbat lan lerro, metodologia eta tresna konbinatzen ditu. Hala ere, orokorrean hiru lan lerro nagusi dituela esan daiteke:

  • Teknoadineko informazio sistema: Bakardade egoera hauskorren (aurre)detekziorako eta sailkapenerako tresna: informazio sistema hau, Bogan Talde kooperatiboaren, GISLAN kooperatibarekin elkarlanetik jaio da. Datuen ingeniaritzan eta ingeniaritza sozialean oinarritutako teknologia da eta udaleko sistema informatikoan instalatzen da. Gaur egun, erakunde publikoek kudeatzen dituzten datu base ezberdinak (errolda, katastroa, gizarte zerbitzuetako datu baseak…) erabiltzen ditu egoera hauskorren detekziorako eta datu base guzti hauek adierazle bateria batekin gurutzatzen dira hauskortasun mailaren arabera sailkatzeko detektatutako pertsonak. Honez gain, komunitateko bolondresekin (Auzozainak) elkarlanean kasuen jarraipena egiteko bideak ere eskaintzen ditu APP baten bidez. Bolondresek hauskortasun egoeran dauden pertsonen gaineko pertzepzioak islatu ditzakete bertan, gizarte zerbitzuei egoera horren inguruko informazio eguneratua iristen zaielarik.
  • Aktibazio eta dinamizazio komunitarioaren bidez, adineko pertsonen errealitatearen gainean komunitatearen “begirada soziala” eta konpromisoa aktibatzea bilatzen da, berau sentsibilizatu eta ahalduntzearen bitartez. Adinekoak komunitatearekin (ber)konektatzeko prozesuan, esku hartze profesionalaz gain, komunitatearekin elkarlana (modu anitzetan) ezinbestekoa dela uste da. Ez da adinekoekin esku hartzea eremu profesional batera mugatzen, bakardade egoera hauskorrei erantzuteko elkarlan publiko-komunitarioa bilatzen du etengabe.
  • Akonpainamendu sozio-hezitzaile eta komunitarioa. Bakardade ez hautatu egoeran dauden adineko pertsonen behar sozial eta psikikoei erantzuteko akonpainamendu sozio hezitzaile eta komunitarioko esku hartze eredu espezifiko bat da. Pertsonen errealitate, motibazio eta beharrak esku hartzearen zentroan jarriz, bakardade ez hautatu egoera batetik komunitatean bere bizitza modu autonomoan garatzeko akonpainamendu zerbitzu bat eskaini nahi zaie onuradunei (gizarte zerbitzuen zorroko 1.3 zerbitzuan kokatzen da) . Era horretara, bakardade ez hautatuak azkartu ditzakeen narriadura prozesuak (osasun fisiko eta psikologikoa, harreman sozialak…) eta gizarte bazterketa eta mendekotasun egoerak ekiditea edo atzeratzea bilatuz.

Antzemaneko giltza-faktoreak

  • Herri bakoitzeko dinamiken ezagutza izatea. Edozein herritan programa bat inplantatu aurretik ikuspegi antropologiko batetik bakardadearen gaineko diagnostiko kualitatibo bat egitea ezinbesteko premisa da.
  • Teknoadineko informazio sistemaren inplementazioa egitea udal mailan, egoera zaurgarrian aurki daitezken adinekoen detekzio, sailkapen eta jarraipenerako.
  • Ikuspegi prebentibotik lan egitea.
  • Elkarlan publiko-komunitarioa ahalbidetzeko espazio (koordinazio espazioak) eta tresnak (Teknoadineko APPa) izatea.
  • Agente komunitarioen inplikazioa (administrazio publikoa, herriko eragileak, bizilagunak...)
  • Bakardadearen gaineko sentsibilizazioa egin eta agente klabeak (udaltzaingoa, taxi bus zerbitzua, farmaziak…) trebatzea.  
  • Egoera zaurgarrian egon daitezken pertsonetara iristeko estrategia pertsonalizatuen beharra.
  • Pertsonalizazioa oinarri dute esku hartze eredu berritzaile bat oinarri izatea, ikuspegi asistentziala gainditzkeo.

Aurkitutako zailtasunak

  • Administrazio publikoak (udalak, osasun sistema…), kasu gehienetan, sail ezberdinen baitan antolatzen dira. Zentzu honetan, arlo ezberdinak gurutzatzen dituen errealitateen aurrean noizbehinka erantzun integral bat eskaintzeko zailtasunak aurkezten dira.  Lan egiteko modu eta erritmo ezberdinak, egoera edota errealitatea ulertzeko modua, datu babesen gaia…
  • Herri mailan, sarritan, naiz eta eragile ugari egon, eragileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana, azken finean saretze lan bat falta dela ikusi da.
  • Herri batzuetan, Teknoadineko tresna instalatzeko eta martxan jartzeko zailtasun ezberdinak eman dira. Kasu batzuetan, datu babesak bermatzen dituen hitzarmenari lotutako zailtasunak azaldu dira, beste batzuetan aldiz, teknologia instalatu eta datuak bolkatzeko prozesuan eman dira oztopoak.
  • Tresna teknologikoari lotuta, konturatu gara, sarritan, pertsonen inguruko datu baseetako informazio pertsonala ez dagoela eguneratua (telefono zenbakiak, helbideak…) horrek pertsonarekin harremanetan jartzeko bideak zailtzen ditu, eta ondorioz, ezin dugu pertsonaren egoeraren berri izan.  
  • Esku-hartzeari dagokionez, aipatzekoa da bakardade ez hautatua ikusezina den arazo bat dela, eta normalki, egoera horretan aurkitzen diren pertsonengana hurbildu behar dugula egoera horretan aurkitzen diren pertsonak detektatzeko. Hortaz, talde teknikotik estrategia pertsonalizatuak planteatu behar dira pertsona hauengana hurbildu eta hauekin esku-hartzea ahalbidetuko duen aliantza harreman bat sortzeko. Izan ere, jendea ez dago ohitua Gizarte Zerbitzuetatik norbait hurbiltzea.

Etorkizuneko ildoak

  • Jakina da bakardade ez hautatua edozein adin-tartetan eman daitekeen errealitate bat dela, hortaz, bakardade ez hautatu egoeran egon daitezkeen beste poblazio batzuetara iristea izango litzateke etorkizuneko lan hildo posible bat (jatorri atzerritarreko emakume zaintzaileak, nerabeak...).
  • Isolamendu sozialak ez du zertan bakardade ez hautatuaren eskutik joan, hala ere, ingurune isolatu batean bizitzeak adineko pertsonen zahurgarritasuna areagotu dezake. Horregatik, eta ikusta landa eremuetan adineko pertsona ugari bizi direla, beste lan hildo bat landa eremuetan aurkitzen diren herrietan pilotajeak egitea litzateke.
  • Azkenik, eta aurrekoari lotuta, Teknaodineko informazio sistema eskaualdeetako garapen agentzia edota mankomunitateetan inplantatzea litzateke. Izan ere, interesgarria izan daiteke aspetu hau landa eremuko herri txiki asko hartzen dituzten eskualdei begira.
 

Helburuak

  • Bakarrik edo hauskortasun- edo mendetasun-egoeran dauden adinekoen arrisku-maila potentziala kategorizatzea.
  • Ebaluazio-sistema garatzea, kalteberatasun- eta arrisku-mailen araberako kategorizazio bereizia ahalbidetzeko eta aurrez identifikatu ez diren egoera horietan pertsona zehatzak identifikatzeko.
  • Informazio Sistema Integratu bat garatzea (OGZetan instalatzen den aplikazio batean gauzatua), adierazle-galerien bidez hainbat informazio-iturritatik datorren informazioa sartzeko aukera ematen duena, Udal mailako Gizarte Zerbitzuek kasuak aztertu eta jarraitzeko

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 38. Bakardade-egoerak detektatzeko eta diagnostikatzeko tresnak diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea, besteak beste, Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuetan eta Lehen Mailako Arretako eta Osasun Ospitaleko Zerbitzuetan, generoaren, landa-eremuaren eta abarren aldagaiak kontuan hartuta
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 06 / 10