Sentsibilizazioa

 
  • Bestee erakunde laguntzaileak: Matia Institutua
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Pasaia
  • Hasiera urtea: 2022
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Proiektua sentsibilizazio-kanpaina bat da, eta 5 bideo ditu. Bideo horietan, Pasaiako hurbileko zerbitzuek jardunbide lagunkoiak erakusten dituzte beren zerbitzutik pasatzen diren pertsonekin, laguntza jakin batzuk behar dituzten pertsonek auzoan parte hartzen eta bizitza normala egiten jarrai dezaten, eguneroko bizitzako jarduerak garatuz: erosketak egin, farmaziara joan, arropa erosi, aisialdia...

Bideoetan, herriko denda eta zerbitzuen ekimenez garatzen ari diren praktika onak kontatzen dira, eta askotan, laguntza behar duten pertsonek komunitatearekin harremanetan jarraitzearen edo ez izatearen arteko aldea markatzen dute.

Azken batean, pertsonekin lagunkoiak diren saltokiak, zerbitzuak eta praktikak ikusaraztea da helburua.
​​​​​​​
Pasaiako Udaleko sare sozialetatik zabaldu dira bideoak.

 

Helburuak

  • Pasaiako hurbileko zerbitzuek pertsonekin egiten dituzten praktika lagunkoiak ikusaraztea.
  • Laguntza behar duten pertsonek auzoan parte hartzen jarraitu ahal izatea, beren ohiko bizimodua mantenduz.
  • Komunitatearen zati bat tokiko zaintza-ekosistemaren sorreran inplikatzea.
  • Balioa ematea herrian gertatzen diren praktika lagunkoiei.

 

Xede taldea

  • Publiko orokorra

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Aisialdiko jarduerak
  • Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 23. Gizarte partaidetzako boluntarioen programak sustatzea, hartara isolamendu sozial egoeran dauden eta/edo bakardade egoeran daudela sentitzen duten biztanleria taldeak baterako ekoizle bihurtuta eta kasuko programetako zerbitzuen eta/edo jardueren horniduran parte har dezaten lortuta.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 06 / 10