
- Erakunde sustatzailea(k): Irungo Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Irun
- Hasiera urtea: 2023
- Amaiera urtea: 2024
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Proiektu hau Irungo hiru auzotan (Artia, Lapice eta Ventas) bakardade- eta isolamendu-egoerak detektatzera eta egoera horietan jardutera zuzenduta dago.
Proiektua 3 fasetan garatzen ari da:
- 2023ko abenduan eta 2024ko urtarrilean egindako lehen fasea hiru auzo horietako bakoitzaren baliabideak eta gizarte-eragileak ezagutzea izan da: auzoko kultura-jarduerak, auzoko laguntza-taldeak, dauden elkarteak, auzoko eragileak...
- Bigarren fasean, bakardade- eta isolamendu-sentimendua izan dezaketen pertsonak detektatzen dira.
Proiektua dinamizatzen duen psikologoa auzo horietako elkarteen lokaletan kokatzen da astean behin. Gune horietatik, 60 urtetik gorako pertsonei banan-banan emango die auzoan eta udalerrian dauden zerbitzu publikoen eta pribatuen berri.
Elkarrizketaren ondoren, auzo elkarteen 3 lokaletan egiten diren ordubeteko asteko tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko du.
Tailerretan bakardadearekin eta gizarte-isolamenduarekin lotutako alderdiak lantzen dira. Era berean, gizarte-trebetasunak eta memoriarekin lotutako alderdiak sustatzea lantzen da.
Helburuak
- Hiru auzo horietan bizi diren 60 urtetik gorako pertsonengan gizarte-harremanak sustatzea, bai eta zahartze aktiboa ere.
- Pertsona horien gizarte-isolamenduaren eta bakardadearen sentimendua arintzea.
- Kolektibo horri udalerrian ematen diren eta interesgarriak izan dakizkiekeen zerbitzu eta programa pribatu zein publikoei buruzko informazioa ematea.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Ekintza tipoa
- Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Fitxa betetzearen data: 2024 / 12 / 18