Nahigabeko bakardadeak eta buru osasuna

 
 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2024
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Argi dago nahigabeko bakardadeak eta buru osasunak lotura zuzena dutela. Eta argi dago elkar elikatzen direla. Nahigabeko bakardadeak sortzen duen isolamendu sentsazioa (edo isolamendu sozial objektiboa), buru osasuneko patologia desberdinen oinarrian dago kasu askotan. Eta aldi berean, buru osasuneko arazoek, gizartearekiko deskoneksio prozesuak elikatzen dituzte. Beraz, nahigabeko bakardadeak eta buru osasuneko arazoak elkar elikatzen dira, eta elkarri eragiten diote, egoera honetan bizi diren pertsonen egoera larriagotuz. Hau honela gure ikuspuntutik, ezin zaio gai bati heldu besteari arreta eskaini gabe, kate beraren bi kate begi baitira.

Dar dar kooperatibak Beasaingo udalari bere metodologia eta egiteko erak aurkeztu dizkio, eta ekimen hau, Arteria Errizomaren filosofiarekin eta honen baitan nola garatu daitekeen argitu dio. Eta
pixkanaka elkarlanean, ekimena irudikatzen eta egituratzen joan gara. Ondoren ekintzen programa
definitu eta aurrekontua adostu eta finkatu dugu. Urrengo urratsean, Beasaingo herri eragileen zerrenda osatu eta adostu ondoren, hauen parte hartzea oinarritik sustatzeko estrategia definitu da. Ondoren herri eragileei proiektuaren egitura eta filosofia aurkeztu zaizkie. Eta honen izaera dela eta, beraiek oinarrian eta ibilbidean maila eta ekimen desberdinetan, era aktibo eta eragilean parte hartzen ez badaude ezin dela gauzatu argitu zaie.

Ekimenak 4 une nagusi izango ditu:

  1. Aurre diseinua eta diseinua.
  2. Sentsibilizazioa (haur, gazte, heldu, adinekoak eta egoera zaurgarrian daudenak).
  3. Diagnosia.
  4. Erronkari aurre egiteko ekintzen programa sortzeko parte hartze prozesua.
 

Helburuak

Helburu orokorra:

  • Nahigabeko bakardadearen eta buru osasunaren gaien inguruan, artea eta dinamika parte-hartzaileak erabiliz, herritarrak sentsibilizatu eta hezi, herritarren ongizate orokorra hobetzeko. Bai nahigabeko bakardadearen bai buru osasunaren inguruko tabuaz jabetu, hausten saiatu, egoerak hauteman eta prebentzioan eragin.
  • Erakundeekin, herri eragileekin eta herritarrekin elkarlanean, ikertu, ikasi, eta gizarte berrikuntza bermatzeko gune sozio-kultural parte hartzaile eta inklusiboak sustatu. Honela maila komunitarioan hausnartu ondoren, erronkari aurre egiteko ekintzen programa bat diseinatu, inplementatu eta ebaluatu, Gipuzkoako errealitatea eraldatzen saiatzeko.

Helburu espezifikoak: 

Proiektuaren fase bakoitzak bere helburuak ditu eta guztien baturarekin, nahigabeko bakardadeak eta buru osasunaren gaien inguruan esploratu, esperimentatu eta gizartea trakzionatu nahi dugu, artea eta giza-eskubideak ardatz izanik.

1 Aurre diseinua eta diseinua.
Fase honetan proiektuaren egitura diseinatu eta talde eragilearen elkar lana, elkar ezagutza eta akordioak sustatzea izan da helburu nagusia.

2 Sentsibilizazioa (haur, gazte, heldu, adinekoak eta egoera zaurgarrian daudenak, generoa barne).
Proiektuaren une honetan herri eragileak, erakundeak eta herritarrak erakarri eta gaiarekiko sentsibilizatu, aktibatu eta proiektuarekiko atxikipenak sustatzea da helburu nagusia.

3 Diagnosia.
Nahigabeko barkardadeen eta buru osasunaren erlazioa aztertuko da. Gaiarekiko marko teoriko bat
sortzen saiatuko gara, gaiaren inguruan ahots desberdinak biltzen dituen irakurketa poliedrikoa egiten saiatuko gara, eta argazkia ahal den zehatzena izan dadin, maila kuantitatiboa eta kualitatiboa izango ditugu kontutan. Emaitzak diagnosi txosten labur batetan jasoko dira. Helburu nagusia parte
hartzaileak gaiaren inguruan ikertzea eta heztea izango da, honela prebentzioa sustatuko dugu.
Ezagutza sortu eta transmititu.

4 Erronkari aurre egiteko ekintzen programa sortzeko parte hartze prozesua. Maila komunitarioan gizartea trakzionatu, erronkari aurre egin eta gizarte berrikuntza sustatu.

 

Xede taldea

  • Nahi gabeko bakardadea

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

Bigarren maila

Hirugarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Komunikazioa, sentsibilizazioa edo mobilizazioa
  • Aisialdiko jarduerak
  • Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
  • Auzokoen komunitateen dinamizazioa
  • Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
 

Proiektu mota

Esperimentala

 

Ibilbide estrategia

Sarea eta gobernantza

Elkarrizketa publikoa

Berrikuntza eta hedapena

Ezagutza eta ebaluzioa

 

Gomendioak

Ebaluazioa eta ezagutza

  • 1. Bakardadeen aurrean dauden kolektibo espezifikoen ikerketak egitea (LGTBI kolektiboa, familia zaintzaileak, migratzaileak, zaurgarritasun egoeran dauden adin oso handiko bikoteak, emakumeakgizonak, etab.)
  • 3. Bakardadeek kolektibo jakinen (adineko pertsonak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak, gazteak, emakumeak, etab.) egoera mentalean duen inpaktuari buruzko ikerketak egitea

Sarea eta gobernantza

  • 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
  • 4. Toki edo erakunde mailan bakardadeei aurre egiteko tokiko estrategiak garatzea, helburu eta lehentasun erkideak ezartzen dituztenak eta eragile guztien artikulazioa ahalbidetzen dutenak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
  • 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.

Elkarrizketa publikoa

  • 1. Elkarrizketa publikorako plan edo esparru bat prestatu eta definitzea, bere helburu eta ildo nagusiekin, lortu nahi den elkarrizketa publikoak eduki eta egitura erkideak izan ditzan sarea osatzen duten eragile guztien artean.
  • 3. Hitzaldiak, jardunaldiak eta bakardade egoerak aztertzeko ekitaldi espezifikoak antolatzea eta bakardadeak prebenitu eta jorratzeko jarduketa eraginkorrenak ezagutzera ematea.
  • 4. Bakardadeen prebentzio eta jorratzearen gaia erakundeen gizarte sareetako komunikazio estrategietan txertatzea.
 

Fitxa betetzearen data: 2025 / 03 / 03