Kaixo adiskide!

 
 
  • Bestee erakunde laguntzaileak: Zestoako Udala
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2025
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Bai
 

Azalpen orokorra

Zestoako Zaintza Sarearen plan estrategikoa indarrean da 2023. urtetik. Liburu Zuriaren gomendioekin erabat lerrokatuta, "Gizarte Politiketan arreta, zaintzak eta laguntzak ulertzeko modu berri bat hedatu" da planaren helburu nagusia, eta 5 lan ildoetan banatzen da. Bigarrengo lan ildoa "Nahi ez den bakardadeari aurre egin" izanik, "Kaixo Adiskide!" trakzio-proiektua lantzeko helburua ezarri dugu lan ildo honen garapenerako.

 

Helburuak

"Kaixo Adiskide" trakzio-proiektuaren helburu nagusia nahi ez den bakardadeari aurre egitea da. Helburu
nagusi hau lortzeko plan berezi bat garatu da, ondorengo helburu espezifikoekin:

  1. Zestoako Zaintza Sarea osatzen duen komunitatean bakardadearen gaia estrategikoki lantzeko esparrua sortzea.
  2. Bakardadearin lotutako sentsibilizazio eta prestakuntza bideratzea Zestoako Zaintza Sarean.
  3. Bakardadearen gaia berrikuntza ikuspegitik landu eta zabaltzea.

 

Xede taldea

  • Publiko orokorra

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

Bigarren maila

Hirugarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Etxebizitza eta hirigintza
  • Pertsonen bizi proiektuaren, trantsizioen eta etorkizunaren plangintza egiteko laguntza jarduerak
  • Egoitza zerbitzuen desinstituzionalizazioa eta/edo zentro horietan arreta pertsonarengan jartzeko jarduketak
  • Komunikazioa, sentsibilizazioa edo mobilizazioa
  • Aisialdiko jarduerak
  • Boluntarioen ekintza eta elkarteak sustatzea
  • Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
  • Auzokoen komunitateen dinamizazioa
  • Eten digitalaren prebentzioa eta konponketa eta teknologien erabilera sustatzea
  • Bizikidetza sustatze eta erraztea etxebizitzan bertan, edo zenbait pertsonaren arteko etxebizitza irtenbidea
  • Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
  • Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
 

Proiektu mota

Proiektu traktorea

 

Ibilbide estrategia

Sarea eta gobernantza

Elkarrizketa publikoa

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Sarea eta gobernantza

  • 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
  • 4. Toki edo erakunde mailan bakardadeei aurre egiteko tokiko estrategiak garatzea, helburu eta lehentasun erkideak ezartzen dituztenak eta eragile guztien artikulazioa ahalbidetzen dutenak
  • 6. Boluntarioen funts espezifikoak sortzea boluntarioen sareek bakardadeak jorratzea helburu duten jarduketak eta programak garatu eta sustatzeko
  • 8. Oinarri komunitarioko zaintza eta laguntza plataformak edo ekosistemak lurraldean indartu eta zabaltzea, udalekin eta toki eragileekin batera, lankidetzako gobernantzarako sareak sortu eta hurbileko arreta bultzatzeko helburuarekin
  • 9. Lankidetzarako eta/edo isolamendu edo bakardade egoerak antzeman eta bideratzeko tresnak sortzeko protokoloak ezartzea gizarte zerbitzuetako departamentuen, hirugarren sektoreko erakundeen eta beste zerbitzu batzuen artean (udal segurtasun kidegoak, kultur etxeak, suhiltzaile zerbitzua, etab.)

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 2. Gipuzkoako adinekoen kluben eta zahar etxeen jarduera indartzea, lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzioko taldekako esku hartze komunitarioko programei esker.
  • 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
  • 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
  • 10. Bakardadeak prebenitu eta jorratzeko programa espezifikoak sustatzea ekipamendu kulturaletan (kultur etxeak, liburutegiak eta antzekoak), kontuan hartuko dutenak baita ere genero-ikuspegia, belaunaldiartekotasuna, etab.
  • 12. Hiri espazio eta ekipamenduen erreformarako programa espezifiko bat ezartzea, genero-ikuspegiarekin, gizarte topaguneak sortzeko helburuarekin.
  • 13. Etxebizitzak eraldatzeko jarduketak garatzea bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia areagotzeko helburuarekin, baita genero-ikuspegitik.
  • 18. Elkarri laguntzeko, eztabaidatzeko edo gizarte interakziorako programak abian jartzea talde espezifikoen artean (dolu fasean dauden emakumeak edo emakume alargunak, emakume zaintzaile ez formalak, iraupen luzeko gaixotasunak edo mugikortasun urria duten pertsonak, erretiro fasean dauden pertsonak, etab.), bakardadeak prebenitu eta jorratu ahal izateko.
  • 19. Egoitza baliabideetan bakardadea jorratzeko estrategia eta proiektuak modu espezifikoan garatzea.
  • 28. Etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzea eta hobetzea, nahi gabeko bakardadea prebenitu eta jorratzeko xedearekin, barne hartuta harremanen eta sentimenduen inguruko edukiak dituzten zerbitzuak, ekintzak edo ekimenak.
  • 34. Landa-eremuan identifikatutako bakardadeen aurrean esku hartzeko programa espezifikoak abian jartzea, eremu zehatzetan esku hartzen duten hezkuntza-arloko talde espezifikoen bidez
  • 35. Garraio-neurriak bultzatzea eta indartzea, hala nola taxi-bonuaren zerbitzuak, landa-eremuan bizi diren eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat

Elkarrizketa publikoa

  • 3. Hitzaldiak, jardunaldiak eta bakardade egoerak aztertzeko ekitaldi espezifikoak antolatzea eta bakardadeak prebenitu eta jorratzeko jarduketa eraginkorrenak ezagutzera ematea.
  • 5. Kolektibo espezifikoei zuzendutako (gazte eta nerabeak, erretiratu berriak, etab.) bakardadeen fenomenoari buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza lantegiak diseinatu eta egikaritzea.
 

Fitxa betetzearen data: 2025 / 03 / 03