- Erakunde sustatzailea(k): Usurbilgo Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Usurbil
- Hasiera urtea: 2022
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Hirigintza-zerbitzuak kontuan hartzen dira isolamendua, bakardadea eta abar saihesteko.
Usurbilgo Udala azken urteotan erronka globalei tokiko erantzun komunitario propioak eraiki eta ikuspegi sistemikoz erantzuna eman nahian, instituzio publikoaren eta herri eragileen lidergo konpartituaren pean, eraldaketa prozesuak behar duen gobernantza eredu kolaboratiboa jorratuz. Hor kokatzen da Usurbilgo HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
Gaur egun indarrean dauden 2004-2013ko Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza-plana da HAPOa. Udalerriak etorkizunean izango duen antolamendua zehazteko oinarrizko tresna da, izan ere,udalerriko lurzoruen erabilerak arautzen ditu, eta, besteak beste, ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza,jarduera ekonomikoa edota ekipamenduen gaietan eragin zuzena du. Herri-proiektu bat definitzen du, azken batean.
Egungo hiri-eredua zalantzan jartzen du esku artean dugun HAPOak, eta hirigintza eko-feministaren irizpideak eta begiradak geure eginez, gertutasunean eta ingurumenaren eta herritarren zaintzan oinarrituriko herri-ereduan sakontzen du. Gainera, HAPOak,jarduketa programaren bidez, herriaren beharren araberakoprogramazioa ezarriko du, herria modu orekatuan eta ordenatuan hazi eta gara dadin.
Hauek dira eman diren eta emango diren urratsak:
- 2022an hasiera onartu zen.
- 2024ean alegazioaei erantzuna ematen ari zaie.
- 2024ko udazkenerako behin-behinekotasunez onartzea aurreikusten da.
Helburuak
Bakardadea saihestea.
Kale biziak helburu: Eraikinetan erabilera komunitarioa izango duten enkontrurako espazioak izango dira, beheko oinetan kokatuak: bizikletak, hauraulkiak edo antzekoak gordetzeko gelak eta hondakin gelak.
Kalitatezko espazio publikoak sortu dira etxebizitzen inguruan, baldintza klimatiko egokiekin eta elkarbizitza eta herriko bizitza errazteko.
Zaintzen duen herria: Zaintza modu integralean ulertzen da, eta herrikideak eta komunitatea zaintzeko espazioei garrantzia handia emanez: ekipamendu komunitarioen sarea eta espazio publiko eta berdeguneen sarea indartzen, herrigunean ez ezik, auzo guztietan.
Xede taldea
- Publiko orokorra
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Ekintza tipoa
- Etxebizitza eta hirigintza
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 01