
- Erakunde sustatzailea(k): Zorroaga Fundazioa
- Bestee erakunde laguntzaileak: Donostiako Udala, Gipuzkoako Atletismo Federazioa, babesle gehiago
- Irismen geografikoa: Lurraldekoa
- Hasiera urtea: 2007
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Proiektua 2005ean hasi zen eta gaur egun jarraipena du. Belaunaldi arteko krosa antolatu nahi da Zorroaga Fundazioaren lorategietan bertan.
Kirola egitea da Fundazioaren lorategietan egoiliarrak, senideak, boluntarioak, korrikalari beteranoak eta hainbat eskolatako haurrak batzen dituen zeharkako ardatza. 2005ean kros hau sortzeko abiapuntua dira egoitza batean bizi diren adinekoen parte-hartze eta inklusio komunitarioaren garrantzia, ariketa fisikoa egiteak dakartzan onurak, eta belaunaldien arteko jarduerak bultzatzea.
Zorroaga Fundazioaren Belaunaldien arteko Krosa,egoitzako lorategietan egingo den krosean hainbat belaunalditako pertsonak biltzeko asmoz sortu zen.
Adin guztietako pertsonentzako kros irekia da, hala nola publiko gisa, boluntario gisa, korrikalari edo babesle gisa, bakoitza bere interes eta gaitasunetatik parte hartzeko.
17 urte hauetan urtero egin den kros honetan, egoitzak urtero Donostiako eta probintziako hainbat ikastetxetako eta atletismo-klubetako 200 haur inguru, 30 korrikalari beterano inguru eta erakunde laguntzaileak eta boluntarioak bildu ditu.
Helburuak
- Belaunaldien arteko harremanak sustatzea, kirola eginez eta elkar ezagutuz
- Komunitateko pertsonei egoitzako errealitatea hurbiltzea
- Komunitateko pertsonen eta egoiliarren gizarte-ongizatea sustatzea eta bultzatzea, jarduera fisikoari eta gizarte topaketari lotutako jai giroko parte hartzearen bidez.
- Beste erakunde batzuen presentzia eta lankidetza sustatzea, hala nola atletismo-klubena, kirol egokituko federazioena eta ikastetxeetako elkarte eta boluntariotzako elkarteena.
- Emakume kirolariak ikusaraztea eta aintzatestea gizarteari oro har eta bereziki parte hartzen duten haurrei erreferente
Xede taldea
- Publiko orokorra
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Ekintza tipoa
- Aisialdiko jarduerak
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 12 / 02