Arkitektoen Elkargoak ADINBERRIk bultzatutako Etxelagun proiektua saritu du

2024 / 09 / 13
ADINBERRI Fundazioak bultzatutako Etxelagun proiektuak GJH Saria jaso du gaur, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Jasangarritasun Batzordeak eta HABIC Klusterrak antolatuta.

Arkitektoen Elkargoak ADINBERRIk bultzatutako Etxelagun proiektua saritu du

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Iraunkortasun Batzordeak eta HABIC Klusterrak antolatutako GJH saria jaso du

ADINBERRI Fundazioak bultzatutako Etxelagun proiektuak "GJH Saria" jaso du gaur, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Jasangarritasun Batzordeak eta HABIC Klusterrak antolatuta. Ekimena Osasunaren eta Ongizatearen atalean aitortu da, hau da, hirugarren Garapen Jasangarrirako Helburuaren arloan.

EHUko Arkitektura Departamentuko CAVIAR ikerketa-taldeak garatu du Etxelagun, eta ADINBERRIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta Fundazioak 2021ean egindako deialdiari esker. Ekimena, nahi ez diren bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako HARIAK estrategiaren barruan kokatzen da, eta etxebizitzen diseinua aldatzea proposatzen du bakardadeak arintzeko.

Beasain, Pasaia eta Bidania-Goiatzeko Udalek parte hartu dute proiektuan eta emaitza Etxelagun Diseinu Gidan jaso da. Sari-banaketa Donostiako Arkitektura Eskolan egin da, "New European Bauhaus: arkitektura eraldatzeko estrategiak, irtenbideak eta aukerak" udako ikastaroaren barruan.

Ainhoa Becerra ADINBERRI Fundazioko berrikuntza arduradunak, Olatz Irulegi EHUko Arkitektura Saileko zuzendariak eta Miriam Varela eta Claudia Pennese lankideek jaso dute saria.