ARBES egoitza-ekipamenduaren barruan adinekoentzako tutoretzapeko apartamentuak diseinatzea

 
 
  • Bestee erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Irun
  • Hasiera urtea: 2023
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Egoitza-zentro berria eraikitzeko proiektuak adinekoentzako 130 plaza sortzea aurreikusten du, zazpi bizikidetza-unitatetan banatuta, eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26, bi unitatetan; horrez gain, adinekoentzako 30 plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 25 plaza dituzten eguneko bi zentro eta mendekotasunik ez duten 50 adineko pertsonentzako tutoretzapeko 48 apartamentu sortuko dira.

Erakunde esleipenduna Arbesko Egoitza da (GSR kooperatibak, Kreanek eta Altuna y Uriak osatzen dute), eta bera arduratzen da proiektua lantzeaz, 24 hilabeteko egikaritze-epearekin zentro berria eraikitzeaz, martxan jartzeaz eta 22 urtez kudeatzeaz.
Lanak irailean hasi eta 2026an amaituko dira.

Prozesuaren hurrengo urratsa egikaritze-proiektua eta azterketa tekniko osagarriak egitea izango da (segurtasuna, osasuna, kalitate-kontrola eta hondakinen kudeaketa).

Ekipamenduak 6.913 m2-ko partzela trapezoidala hartuko du, guztira 19.363,32 m2-ko azalera eraikia, Arbes auzoan, eta auzoari irekitako espazio bat osatuko du, komunitatearekiko loturari lehentasuna emango diona.
Egoitza-zentroak, bere zerbitzuen eta instalazioen artean, kafetegi bat eta kanpoko urbanizazio bat izango ditu, erlazio hori ahalbidetuko duena.


Tutoretzapeko apartamentuei dagokienez, 50 plaza hartuko ditu (banakako 46 apartamentu eta bi plazako bi).

Tutoretzapeko apartamentuetara sartzen diren pertsonek eremu komunak baliatu ahal izango dituzte, bai eta ostatuari buruzko zerbitzu orokorrak ere, gizarte-zerbitzuetako oinarrizko prestazioei, prebentzio-prestazioei eta/edo prestazio psikosozialei eta zerbitzu osagarriei dagozkienak. 

 

Helburuak

Arbes auzoko gizarte-zerbitzuetako zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiborako, eraikuntzarako, ekipamendurako eta ustiapenerako obra-emakidaren kontratazioaren ustiapen-fasea arautuko duten baldintza teknikoak finkatzea.

 

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Etxebizitza eta hirigintza
  • Beste batzuk
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 13. Etxebizitzak eraldatzeko jarduketak garatzea bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia areagotzeko helburuarekin, baita genero-ikuspegitik.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 11 / 04