Adinekoentzako laguntzak dituen alojamendu zerbitzua

 
  • Erakunde sustatzailea(k): Urnietako Udala
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2024
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Urnietako Udalak adinekoentzat ematen duen laguntza bidezko lojamendu-zerbitzua egonaldi luzeko edo egonaldi iraunkorreko lojamendu-zerbitzua da, mendekotasun-egoeran, mendekotasun-arriskuan edo autonomía egoeran aurkitzen diren adinekoentzat.

Langileen laguntza duten lojamendu-zerbitzua da, bitartekaritza-, gizarte-laguntza- eta gainbegiratze-eginkizunak betetzeko, bai eta, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxekoa ere. Zerbitzua diseinu funtzionaleko apartamentuek eta erabilera partekatuko zerbitzu komunek osatzen dute.

 

Helburuak

Zerbitzu honen helburu orokorra da beren ohiko ingurunean bizitzen jarraitzeko zailtasunen bat duten eta beren beharrak autonomia osoz ase ezin dituzten adinekoen bizi-kalitaterik onena lortzea.

  • Erabiltzaileak komunitatean egon daitezen erraztea.
  • Autonomia pertsonala hobetzea, mantentzea eta/edo autonomiaz moldatzea ahalbidetzen duten trebetasunak eta gaitasunak hondatzea prebenitzea.
  • Isolamendu-egoerak saihestea.
  • Segurtasun-sentimendua bultzatzea.
  • Lojamendu-alternatibak ematea halakorik ez duten pertsonei.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Hirugarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Egoitza zerbitzuen desinstituzionalizazioa eta/edo zentro horietan arreta pertsonarengan jartzeko jarduketak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 01