“Indibidualismoaren edo interdependentziaren artean aukeratu dezakegu; alde handia markatzen duen aukera da”

2022-07-01

2022 / 07 / 01
“Indibidualismoaren edo interdependentziaren artean aukeratu dezakegu; alde handia markatzen duen aukera da”
Ainhoa Becerra, Adinberriko Berrikuntza arduraduna.

Ekainaren 30ean Eibarren Hariak Estrategia aurkeztu zen, Gipuzkoan zehar egindako bederatzigarren saioa. Une egokia da Ainhoa Becerra Adinberriko Berrikuntza arduradunarekin batera balantzea egiteko eta herritarrek ekimenari nola erantzuten dioten baloratzeko.

9 jardunaldi hauetan, bakardadeen inguruko elkarrizketa publikoa sustatzen saiatu gara, eta denok interpelatuta sentitzea lortu dugula uste dut. Bakardadea isila da, oro har ikusezina eta anitza, eta horregatik da hain garrantzitsua gai hau mahai gainean jartzea eta elkarrizketa publiko inklusiboa sustatzea, non ez garen besteei gertatzen zaienaren ikusle soilak izango, baizik eta gutariko bakoitza partaide egingo gaituena.

Hala ere, aitortzen du oraindik oso ikuspegi negatiboa dagoela horren guztiaren inguruan, bakardadeei lotutako estigma sozial moduko bat dagoela. Eta horren lekuko diren datuak eskaintzen ditu. 55 urtetik gorako gipuzkoarren %5,5ak bakarrik maiz sentitzen dela aitortzen dute galdera zuzena egiten zaienean. Gehiengoak emakumeak. Aldiz, neurketa hori zeharka egiten denean, eskala baten bidez, datu hori igo egiten da eta % 29,5era iristen da. Emaitzen arteko desberdintasun horrek ematen digu bakardadearen inguruan dagoen estigma sozialaren arrastoa. Zaila egiten zaigu argi eta garbi onartzea bakarrik sentitzen garela.

Horregatik da hain garrantzitsua elkarrizketa publikoa bultzatzea, Hariak estrategiaren lau ildo estrategiko nagusienetakoa. «Elkarrizketa publiko bat sustatu nahi dugu, adjektibo askorekin: zorrotza, argigarria, ez-alarmista, positiboa, ahaldunduko duena eta, batez ere, estereotipoak alde batera utzi eta estigmatizatuko ez duena, normaltasun kutsua emanez», nabarmendu du Adinberriko Berrikuntza arduradunak. Nolabait, helburu nagusia bakardadeen fenomenoaren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da. Nahi duguna da pertsonek argi eta garbi hitz egin dezatela beren bakardadeei buruz, estigmarik gabe eta aurretiazko etiketarik gabe. Izan ere, azken finean, gu guztioi dagokigun egoera da. Elkarrizketa publiko hori joan den urtean lurraldeko partaidetza-prozesuan hasi zen, eta orain jarraipena eman nahi zaio, Estrategiaren ardatz nagusienetako bat baita.

Eta hau lortzen ari dela uste du. “Ekitaldia amaitzen denean, elkarrizketa publiko hori kanpoan lasai jarraitzeko aukera izaten dugu. Bertaratuek adierazi digutenez, gai hau argi eta garbi jorratzeak, beste pertsona batzuek bakardade-sentimenduak partekatzen dituztela ikusteak edo erakundeek hori mahai gainean jartzeak normalizatzen laguntzen du, eta, batez ere, “ni ere horrela sentitzen naiz” aitortzera animatzen ditu. Bestalde, bakarrik sentitzen diren, gizarte-loturarik ez duten eta estrategiaren berri zuzenean edo zeharka izan duten pertsonen deiak ere jasotzen ditugu. Eta hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Ainhoak azpimarratu duen bezala, 9 udalerrietako ekitaldietara eta elkarrizketa publikora bertaratu den jendearekin izan duten harremana oso “inspiratzailea eta argigarria” izaten ari da. Pertsonek biziki eskertzen dute bakardade sentimenduei buruz era irekian hitzegitea, sentimendu isila eta ikustezina delako, eta gehienetan asko kostatzen zaigulako besteekin partekatzea”. “Bestalde, adierazi digute Hariak herritar dekalogoan gauzatzen diren balioak partekatzen dituztela”. Ikuspegi enpatikoa, etikoa eta humanista hori.

Hariak estrategiak, erakundeak, entitate sozialak, hainbat motatako eragileak, baina, batez ere, pertsonak ditu jomugan. Gutako bakoitzak asko dauka esateko gai honetan. Jabetu behar gara, gero eta gehiago, besteen beharra dugula eta gutako bakoitzak gure jarduketekin eta begirada berri batekin hurbileko errealitateak eraldatzeko gaitasuna dugula. Indibidualismoaren edo interdependentziaren artean aukera dezakegu, gutako bakoitzak egin dezakegun aukera bat da eta diferentzia handia markatzen du”.

Hariak himnoa

Hain zuzen ere, hori guztia aipatu izan dute Eibarko aurkezpenean Ainhoa Becerrak eta Rakel San Sebastianek, Aizpea Goenaga aktorearekin batera. Hirurek Coliseo Antzokira bertaratutakoei azaldu zieten, modu atsegin eta dibertigarrian, zergatik sortu zen estrategia eta nola parte hartu.

Ondoren, ekitaldiaren unerik hunkigarrienetako bat eman zen, Mirengu PlazaolakSostoa Abesbatzaren zuzendariak, Hariak Himnoa interpretatu zuenean, publikoak lagunduta.