Zilarrezko Ekonomia
Adinekoen bizi kalitatea hobetzeko produktu eta zerbitzu berriak sortzen laguntzen dugu

Silver Economy, etorkizuneko ekonomia
ADINBERRIren helburuetako bat seniorren kolektiboari bere tipologia guztietan (adineko pertsona aktiboak, ahulak eta mendekoak) erantzungo dioten ekonomia- eta enplegu-aukerak bultzatzea da.
'Silver Economy' proiektuarekin zahartzeari lotutako aukerak aprobetxatzen dituzten eta BPGari egiten dioten ekarpena handitzen duten jarduerak bultzatzen ditugu (egungo % 5,5etik % 7ra), enplegua sortzen laguntzen dutenak.
Helburua Silver Economy delakoa Gipuzkoan aktibatzea da, honela:
Ekonomia horren inguruan sentsibilizatuz
Eskaintza garatzeko aukerak lagunduz
Eskaintzaren merkaturatzea erraztuz
”Adineko pertsonen eta haien zaintzaileen ongizateari lagunduko dioten baliozko irtenbideak sortzeko gai den ekosistema bat garatzea da gure eginkizuna, gaitasun teknologikoak eta enpresen, sistema sozio-sanitarioaren, teknologia- eta ikerketa-zentroen eta gizarte zibil antolatuaren ezagutza bateratuz"
598 erakundek osatzen dute ADINBERRI ekosistema

Ekimen berritzaileak
"Silver Economy Erronka" lan-programatik abiatuta, eskaintza eta eskaria lotzen eta enpresa-proiektu lehiakor eta iraunkorrak sortzen lagundu nahi duen jarduera-plan bat jarri dugu abian.
Horretarako, zahartze-eragileen eskura jarri ditugu topaguneak (aurkezpenak, foroak, etab.), bai eta gizarte- eta enpresa-berrikuntzako ibilbide batean egituratutako tresna eta zerbitzu batzuk ere, ekimen berritzaileak babesteko.
Gizarte- eta enpresa-berrikuntzaren ibilbidea aldatu egiten da enpresa-berrikuntzaren zikloaren barruan ekimenek duten posizioaren arabera, hau da, bi hauen araberakoa:
Heldutasun-maila
Merkatuarekiko gertutasuna
Gizarte- eta enpresa-berrikuntzako ibilbidea
(tresnak eta zerbitzuak)

“Zilarrezko Ekonomia aukera bihurtzen da gure negozio ehunarentzat, baita gure ezagutza zentroentzat ere”
ZILAR EKONOMIA ADINBERRI FUNDAZIOAREN ARDURADUNA
Berriak
Zabalik dago ADINBERRI Longevity Forumen, bizitza luzearen nazioarteko foro handian, izena emateko epea
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRIk antolatutako bizitza luzeari buruzko nazioarteko foro nagusiak, profesionalak, enpresak eta erakundeak bilduko ditu urriaren 14an eta 15ean Kursaalean, bizitza luzearen inguruko berrikuntza eta negozio aukerak bultzatzeko.
ADINBERRI Longevity Forumek bizitza-luzeraren nazioarteko hiru erreferente iragarri ditu
Donostiako Kursaalen urriaren 14an eta 15ean izango den topaketan nazioarteko hiru aditu ezagunen parte-hartzea baieztatu da: Andrew Steele, Pedro Ros eta Jonathan Cylus.
ADINBERRIk harremanak indartu ditu Nafarroa eta Akitaniarekin mugaz gaindiko topaketa batean
Bihartean-ek Gipuzkoako Ganberan antolatutako B2B Silver Economy-Osasuna ekitaldian parte hartu du.