Nolakoa izango da nire bizi-proiektua zahartzaroan?

Longebitatearen paradigma berriaren erronka nagusietako bat bizitza edukiz betetzea da, zahartzaro esanguratsua lortzeko helburuz (betiere osasunak eta ekonomiak horretarako aukera ematen badute).

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ADINBERRIren bitartez bultzatutako 'BIBE' ekimena Gipuzkoatik longebitatearen eta bizitza osoaren paradigma berria garatzeko ekarpena izateko asmoarekin sortu da.

Zer aztertu da?

BIBE proiektuarekin, pertsonen kezkak, nahiak, zahartzearen ikuspegiak eta itxaropenak aztertu dira, zahartzaroan erabateko eta zentzuzko bizitza baterantz aurrera egiteko.

Horretarako, BIBE proiektua bi fasetan garatu da: bata ikertzailea, inkesta baten bidez, eta bestea inplementaziokoa, non dinamikak burutu diren Lezoko ehun bizilagun ingururekin, Bibetoki izeneko gune batean.

.

Proiektu honen esparruan, sei dimentsiotako gogoeta egin da Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonekin. Dimentsioak honako hauek izan dira: familia, zaintza, osasuna, harremanak eta bakardadea, eguneroko bizitza, belaunaldien artekoa eta guztion onerako ekarpena, eta hauek dira jasotako ondorioetako batzuk:

10 pertsonatik 7k ez diete eskualdatu nahi beren senideei beren zaintzaren ardura

% 30ek zailtasunak dituzte motibazioa aurkitzeko

2 pertsonatik 1 bakardadearen beldur da

BIBE proiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu programaren barruan dago. Programa horren helburua da eskualde behartsuetako edo lehentasunezko jardun-arloetako ekonomia eta enplegua suspertzea.

Laguntzaileak: Aiton-Amonen Borda, Aptes, Apitropik, Aubixa eta Helduak Adi!.

Berriak

Horixe da BIBE proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez.

Gipuzkoan, 57 urtetik gorako hamar pertsonatik zazpik ez diete eskualdatu nahi beren ondorengoei edo senideei beren zaintzaren ardura

Horixe da BIBE proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez.

Gehiago ikusi

Lezoko Bibetokian, zahartzaroan bizitza betea lortzea helburu duen ekimen aitzindari honetan parte hartu duten herritarrei eskerrak emateko saioa antolatu da.

BIBEk azken saio bat egin du, herritarren parte-hartze handiarekin

Lezoko Bibetokian, zahartzaroan bizitza betea lortzea helburu duen ekimen aitzindari honetan parte hartu duten herritarrei eskerrak emateko saioa antolatu da.

Gehiago ikusi

Proiektuak laugarren saioa egin zuen joan den otsailaren 11n egin zuen laugarren saioa, horrekin ekimenaren sorkuntza-fasea amaitutzat emanez. Saioa Lezoko Bibetokin izan zen, oraingoan hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten gunean.

BIBEk bukatutzat eman du aldi bereko sorkuntza-fasea, eta bidea ireki dio prototipatze-prozesuari