Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu estrategikoa
Adinberri Gipuzkoako Foru Aldundiaren fundazioa da, biztanleriaren zahartzeari erantzuna emateko berrikuntza estrategia bat diseinatzen eta garatzen duena
Gipuzkoak bere biztanleen artean desberdintasun sozial txikiena duen Europako lurraldeetako bat izaten jarrai dezan Etorkizuna Eraikiz proiektuak 8 proiektu estrategikoak sustatu ditu, horien artean, ADINBERRI.
ADINBERRI
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrea hartu dio biztanleriaren zahartzeak dakarren erronka demografiko handiari, Adinberri ekimen estrategikoaren eta Pasaian kokatuko den zahartzearen esparruko Erreferentzia Zentroaren bidez.
NOLA ARI GARA GIPUZKOARENTZAT ETORKIZUN HOBEA ERAIKITZEN?
Elkarrekin. Adinberri ekosistemaren parte diren eta zahartzaroaren lanketan erreferente diren eragile guztien artean.
Berriak
Gipuzkoak aitzindaria den eredua jarri du abian adinekoen hauskortasunari aurre hartzeko eta haien autonomia luzaroago mantentzen laguntzeko
700 gailu eta irtenbide teknologiko baino gehiago modu ibiltarian jarriko dira etxebizitzetan, udal-baliabideetan eta eguneko zentroetan, adinekoen gaitasun funtzionala mantentzeko.
ADINBERRIk harro eraman du Korrikaren lekukoa
Fundazioak euskal ekimen honetan parte hartu du euskara eta bizitza osasuntsua sustatzeko helburuarekin
ADINBERRI egoitzak fase berri bati ekingo dio eraikinaren eraikuntzarekin
Obra fase ikusgarrienera iritsi da eraikuntza lanen hasierarekin; aurrez, proiektuaren segurtasuna eta bideragarritasuna bermatzeko esku-hartze teknikoak egin dira. Eraikina 2028an amaitzea aurreikusten da eta egoitza-arreta, gizarte-berrikuntza eta komunitateari irekitako zerbitzuak uztartuko ditu.