Atzealdea Pasaiako Beteranoen II. ADINBERRI Banderak 23 traineru bildu ditu badian
Pasaiako Beteranoen II. ADINBERRI Banderak 23 traineru bildu ditu badian
Pasaiako herriak arraunarekiko duen atxikimendua eta sustraitzea berriro ere agerian geratu da badian jokatu den beteranoen II. ADINBERRI Banderan. Illunbe Arraun Elkarteak antolatutako estropadak, parte-hartze arrakastatsua eta giro paregabea izan ditu.
23 traineruk hartu dute parte lehiaketan: Badok 13, Getxo, Zumaia, Mundaka, Iberia, Fortuna, Plentzia, Pontejos, Illunbe, Bilbo, Aizburua, Santurtzi, Castreña, Zumaia B, Sestao, Getxo B, Pontejos B, Mundaka B, Badok B, Plentzia B, Ilunbe B, Sestao B eta, gonbidatu gisa, Ondarroa.
Kirol arloari dagokionez, A mailako garaipena Badok 13rentzat izan da (Orio), eta B mailakoa, berriz, Castrorentzat. ADINBERRI Fundazioko zuzendari Rakel San Sebastianek banatu dizkie banderak traineru irabazleei. Ekitaldian Teo Alberro Pasaiako alkatea eta Aintzane Taberna alkateordea ere izan dira.
Estropada amaitzerakoan, festak Trintxerpeko pilotalekuan jarraitu du. Paella eta zuzeneko musika izan dira bertan protagonista. Parte hartu duten traineru guztiei maillotak eta sariak banatu zaizkie, bizikidetza giroan ospatutako ekitaldian.
Estropadaren babesle ADINBERRIk, fundazio publiko gisa, zahartze berritzaile eta osasungarriarekin duen konpromisoa berresten du horrelako ekimenekin, tokiko kulturan errotuta dagoen kirola babestuz. Pasaian, Fundazioa bere Erreferentzia Zentroa eraikitzen ari da, eta, azken urteotan proiektu eta programa ezberdinen bidez egin duen bezala, ingurunearekin harremanak izaten jarraitzea eta komunitatea egiten laguntzea du helburu.
Ongizate integral kolektiboarekin, tokiko dinamismoarekin eta belaunaldiak, talentuak eta tradizioak lotzen dituzten jardueren bultzadarekin konpromiso sendoa izanik, ADINBERRIk arraunean argi eta garbi islatzen ditu lankidetza, bizitza aktiboa eta komunitate zentzua bezalako balioak. Horregatik, fundazioak laguntza horri jarraipena ematearen eta Pasaiarekin eraiki nahi duen lotura sendotzearen aldeko apustua egin du.