Urretxun Zaindu

 
  • Bestee erakunde laguntzaileak: IMQ Igurco eta Ideablo
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Urretxu
  • Hasiera urtea: 2023
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Mendekotasun edo hauskortasun egoeran dauden adinekoei laguntzeko zerbitzu berritzaile eta integral bat ematea da helburua, etxean egon daitezen errazteko eta haiek zaintzen laguntzeko.
​​​​​​​
Pertsona horiei eta haien familiei beharrezko ezagutzak ematen zaizkie prebentziozko arreta espezializatua garatzeko, konponbide teknologiko baten bidez, zainketen kalitatea hobetzeko eta, ondorioz, bai mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren bai etxeko zaintzailearen bizi kalitatea hobetzeko.

Erabiltzaileak plataforma taknologiko bat dute, eta gizarte langileek plataforma hori erabiliko dute balorazio integrala egiteko eta Arreta eta Bizitza Plan pertsonalizatua eta adostua diseinatzeko. Plataforma bera baliatuko da planaren jarraipena eta kontrola egiteko.

 

Helburuak

Proiektuaren ardatzak hauek dira:
​​​​​​​

  • Arreta osoa eta jarraitua etxean eta hurbileko zainketak Urretxuko Udaletik.
  • Mendekotasun egoeran dauden eta etxean bizi diren pertsonentzako iraupen luzeko zaintzak.
  • Hauskortasun egoeran dauden pertsonen autonomía sustatzea, hala nola, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua jasotzen dutenak.
  • Mendekotasun edo hauskortasun egoeran dagoen pertsona baten zaintzaileei zaintzen laguntzea.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

 

Ekintza tipoa

  • Komunikazioa, sentsibilizazioa edo mobilizazioa
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 16