Txirikorda proiektua

 
 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Usurbil
  • Hasiera urtea: 2019
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa.

Gaur egungo etxebizitzen ereduak eta beren prezioek ez diete erantzuten jendartearen beharrei, eta horren aurrean beharrezkoa da eredu berriak diseinatu eta inplementatzea, besteak beste, izaera publiko-komunitarioa izango duten etxebizitzak sustatuz.

Gazteak eta adin nagusiko pertsonak bereziki baztertuta geratzen dira gaur egun indarrean dagoen eskaintzatik. Gazteak euren diru-sarrerengatik nagusiki eta adin nagusikoak, zenbait faktorerengatik (irisgarritasuna, herrigunetik urrun bizitzea, bakardadea, beharrak aldatu direlako...). Horregatik pentsatu zen, bi kolektibo hauek elkarren eskutik joan zitezkeela, kemena eta esperientzia bateratuz, txirikorda bat sortzen.

Eraikin berria, pertsona guztien artean (zabalera, gelak, espazio komunak, hornikuntza, eta abar) erabakitzen da diseinua, etxebizitza-tipologia desberdinak barne.

Norberaren beharrak asetzeko etxebizitza pribatuak eta espazio komunitarioak izango ditu, behar kolektiboak eta belaunaldiarteko elkarbizitza bultzatzeko.

Hausnarketarako prozesu parte-hartzailea izan da. Prozesuan parte hartu zuten pertsonen artean, ezarri nahi ziren sarbide-baldintzak erabaki ziren. Prozesu horretetan Hirituk-At eta Zabalduz enpresek parte hartu zuten. Proiektuaren lehen aurkezpen ofiziala 2019. urtearen hasieran egin zen. Ondoren, Hirik-at enpresak proiektuaren diagnostikoa aurkeztu zuen 2022ko ekainean.

Etxebizitzak eskuratzeko baldintzak hauek dira: Usurbilen gutxienez bi urtez erroldatuta egotea.

Gazteek 5 urteko kontratua izango dute, eta adinekoen kasuan, Gizarte Zerbitzuak dira lehenengo 5 urteak igaro ondoren jarraitzea komeni den ala ez baloratzen eta erabakitzen dutenak.

 

Helburuak

  • Gazteentzako emantzipazio beharra.
  • Adineko pertsonentzako etxebizitza eta bizikidetza eredu berrien beharra.
  • Belaunaldi artekotasuna sustatu eta sare komunitarioak sortu.
  • Usurbilgo Zaintza ekosistemarekin lerrokatuz herrian zaintza beharra duten pertsonen sare komunitarioen indartzea sustatu.

 

 

Xede taldea

  • Gazteak
  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

Bigarren maila

Hirugarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Etxebizitza eta hirigintza
  • Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
  • Auzokoen komunitateen dinamizazioa
  • Eten digitalaren prebentzioa eta konponketa eta teknologien erabilera sustatzea
  • Bizikidetza sustatze eta erraztea etxebizitzan bertan, edo zenbait pertsonaren arteko etxebizitza irtenbidea
  • Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 13. Etxebizitzak eraldatzeko jarduketak garatzea bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia areagotzeko helburuarekin, baita genero-ikuspegitik.
  • 14. Ostatatze solidarioko programak edo belaunaldi arteko bizikidetza programak garatzea etxebizitza partikularretan, adinekoentzat eta gazteentzat.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 02