- Erakunde sustatzailea(k): Oñatiko Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Oñati
- Hasiera urtea: 2016
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Tutoretzako apartamentuak egonaldi luzekoak edo iraunkorrekoak ostatua eskaintzen die menpekotasun-egoeran dauden adinekoei (I. gradua).
Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da eta langileen laguntza du tutoretzako, bitartekaritzako, lagun egite sozialeko eta gainbegiratzeko eginkizunak egiteko, baita, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxeko arreta emateko ere.
Udal-jabetzako etxebizitzaren erabiltzaileak I. graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoak dira:
- Erreferentziazko profesionalaren balioespenaren arabera, egonaldi luzeko edo etengabeko egonaldiko (edo, salbuespenez, aldi baterako) ostatu-alternatiba bat behar badute irisgarritasun edota bizigarritasunari dagokionez ostatu-alternatiba egokirik ez dutelako, edota bizikideta-arazoak edo bakardade arazoak (gizarte-isolamendua) dituztelako.
- Intentsitate txikiko laguntzak behar dituzten, komunitate-ingurunean bizimodu autonomoa egitea ahalbideratuko dieten harreman-arloko trebetasunei eusteko edo trebetasun horiek garatzeko, eta, hala badagokio, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.
- 1 maila mendekotasun egoera nahikoa estalia dagoenean, eta berdin jarraituko duela aurreikusita dagoenean, adineko autonomoen eskaerak ere artatuko dira, betiere, oinarrizko gizarte-langilearen balorazio sozialaren arabera: A) Baldintza betetzen denean; B) Ostatuaren beharrizana justifikatzen duten bestelako baldintza pertsonal eta sozialak betetzen direnean, tartean, merkatuko alokairu baldintzak normalak dituen etxebizitza bati aurre egiteko zailtasun ekonomikoak daudenean.
Zerbitzu eta prestazioak:
1. Oinarrizko zerbitzuak.
- Ostatua, apartamentu bakoitzaren eta gune komunen erabilera hartzen ditu.
- Tutoretza eta ikuskaritza, zerbitzu honi dagokionez, eta ahalik eta «autonomia pertsonal handiena sustatzea» printzipioa aintzat hartuz, beharrezkoa den tutoretza-laguntza eskainiko da mendekotasun mailaren (I maila), edo erabiltzailearen autonomia mailaren arabera.
- Tele-laguntza.
- Gizarte-akonpainamendua, norbanako bakoitzaren laguntza-premietara egokitua.
- Bitartekaritza, kexa eta gatazken aurrean.
- Oinarrizko informazio-zerbitzua, orokorrean, ondokoen berri emango duena: erabiltzailearen gizarteratzea, autonomoa eta gizarte-ongizatea sustatuko duten zerbitzuak eta prestazioak, gizarte-zerbitzuen esparruaren baitan. Zehzki: barruko funtzionamendua, eskubide eta betebeharrak, prezioen tarifak, eta abar.
- Arreta per tsonala, hala badagokio.
- Etxeko arreta, hala badagokio.
- Segurtasuna, mantentze-lanak eta gune komunen garbiketak.
2. Zerbitzu osagarriak:
- Mantenu zerbitzua (jatorduak).
- Garbitasuna.
- Garbitegia
Helburuak
Objetivo General:
- Ayudar a las personas mayores a mantenerse en su entorno comunitario, mejorar su nivel de autonomía personal, evitar situaciones de aislamiento y favorecer el sentimiento de seguridad.
Objetivos específicos:
- Posibilitar la permanencia de las personas usuarias en el entorno comunitario.
- Prevenir el deterioro de las capacidades y habilidades que permitan a las personas usuarias mejorar su nivel de autonomía personal, mantenerlo o desenvolverse de forma autónoma.
- Evitar situaciones de aislamiento.
- Posibilitar a las personas usuarias un sentimiento de seguridad.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Pertsonen bizi proiektuaren, trantsizioen eta etorkizunaren plangintza egiteko laguntza jarduerak
- Bizikidetza sustatze eta erraztea etxebizitzan bertan, edo zenbait pertsonaren arteko etxebizitza irtenbidea
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 3. Bazterketa, babesgabetasun eta mendekotasun arriskuan dauden pertsonei zuzendutako Gizarte Zerbitzuen zorroko zentro eta zerbitzuak indartzea, duten estaldurari eta zuzkidurari dagokienez, eta baliabide hauetako profesionalen prestakuntzari dagokionez ere, arreta berezia jarrita autonomia sustatzeko programei eta mendekotasun arriskua duten pertsonentzako eguneko arreta zerbitzuei, bai eta helduen gizarte eta hezkuntza esku hartze programari ere.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 07