- Erakunde sustatzailea(k): Hernaniko Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Hasiera urtea: 2011
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Apartamentu tutelatuak hainbat arrazoirengatik beren etxeetan bizitzen jarraitu ezin duten 60 urtetik gorako pertsona autonomoentzako bizitokiak dira. Etxebizitzak pertsona bakarrarentzako edo bikotearekin batera partekatzekoak dira, etxe-giroa ematen dieten ekipamendu independenteak dituzte, eta hainbat zerbitzu komunean. Talde profesionala egunean zenbait orduz dago bertan. Lagundu egiten dio pertsona bakoitzari bere autonomia, gaitasunak eta bizi-proiektua mantentzen, eta, bidez batez, familia, lagun eta komunitatearekiko harremana ere sustatzen du.
Autonomia nahikoa izanda ere, beren eguneroko bizitzetan hainbat muga dituzten adineko pertsonen kopuruak gora egin du, eta mendeko pertsonak ez diren arren, premia batzuk dituzte eta erantzun beharreko hainbat eskaera egiten dituzte. Zerbitzu honen barruan, tutoretzapeko apartamentuek adineko pertsona horien etxebizitza-premiei erantzungo diete, baina horrez gain, lasaitasuna emango diete bertako erabiltzaileei, jakingo baitute erakunde batek beren interesak zaintzen dituela eta premia-uneetan laguntza eta babesa eskaintzen zaiela, etorkizunean zainduta egongo diren berme guztiarekin.
Gainera, zerbitzu honek pertsona horiek beren gizarte ingurunean jarrai dezatela bermatzen du, eta gutxieneko zerbitzu batzuk eskainiko dizkie (otorduak, arropa-garbiketa, etxegarbiketa eta abar). eta tutoretza bat beren eguneroko bizitzako kudeaketetarako (osasuna, administrazio-gestioak eta abar).
Gizarte-premia bat duten era askotako erabiltzaileei harrera eskaintzeko eta erabilera lagatzeko Hernaniko Udalari atxikita dauden edo haren jabetzakoak diren etxebizitzak edo bestelako higiezin-azpiegiturak xedatzen dira Gizarte Lojamenduaren Zerbitzurako, eta horien artean, bi eratako baliabideak bereizten dira:
- 60 urtetik gorako pertsona autonomoentzat diren tutoretzapeko apartamentuak: Pertsona bakarreko eta/edo bikoteko etxebizitza autonomoen multzoa, zerbitzu kolektiboak dituztela, hautazko erabilerakoak, intentsitate handiagoko baliabiderik behar ez duen egoera psiko-fisiko eta soziala duten eta beren kabuz eguneroko bizitzako jarduerak burutzeko gai diren adineko pertsonei Gizarte Lojamendua eskaintzen dietenak.
- Tutoretzapeko etxebizitzak eta tutoretzapeko etxebizitza partekatuak: Bizikidetza-unitateek edo inolako familia-loturarik gabe erregimen partekatuan bizi diren norbanakoek erabil ditzaketen etxebizitzak.
Helburuak
Baliabide honen helburu orokorra egoera eta behar larriak ez izanagatik, eguneroko bizitzan aurrera egiteko zailtasunak dituzten adinekoei lojamendua, mantenua eta arreta pertsonalizatua eskaintzea da.
Baliabide horren garapenak honako helburu hauek lortzea ere ahalbidetzen du:
- Pertsona horiek beren etxebizitzaren ahalik eta antzik handiena duen komunitate-ingurunean egon daitezen bermatzea.
- Pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea, esku hartzeko hainbat programa eskainiz.
- Erabiltzaileen autonomiari eustea eta sustatzea, haien premiei arreta egokia emanez.
- Pertsona horien narriadura progresiboa prebenitzea eta atzeratzea, esku-hartze eta jarraipen jarraitua eginez.
- Pertsona horien artean harreman sozialak eta bizikidetzakoak izaten laguntzea, isolamendu-egoerak saihestuz eta atzeratuz.
Xede taldea
- Helduak
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Ekintza tipoa
- Etxebizitza eta hirigintza
- Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea