Tipi topa

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Lezo
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Zahartze aktiboa sustatzeko helburuarekin, 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako irteerak dira, adineko pertsonek ariketa fisikoa egin dezaten.

Egitasmo honen bitartez adinekoen ongizate fisiko eta mentala hobetzea eta zaintzea lortu nahi da. Parte hartzeko nahikoa da udaletxe aurrera agertzea, ostegunetan, 10:45ean ibilbide luzea egiteko eta 11:00etan ibilbide laburragoa egiteko. Ibilbidea egin ondoren, herriko plazan salda hartzen dute partehartzaile guztiek harremanak sustatzeko.

Ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horrez gain, parte hartzaileek boluntario ezberdinen laguntza jasotzen dute ibilbide osoan zehar. Beraz, ariketa fisikoa egiteko aukera izatetik haratago, lagun artean paseo atsegina egiteko aukera ere eskaintzen du Tipi Topak.

 

Helburuak

  • Zahartze aktiboa sustatu.

 

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Aisialdiko jarduerak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Ezagutza eta ebaluzioa

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 07