Sasoibide

 
 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2018
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Ekimena Arrasateko bi emakume bizilagun bultzatu zuten 2018an, paseoen bidez adinekoen osasun fisikoa eta mentala hobetzeko helburuarekin. Bi bizilagun hauek Bizipozek – Arrasateko Udalak antolatutako 55 urtetik gorako pertsonen zahartze aktibora eta partaidetza sozialera bideratutako gizarte-ekimeneko kooperatibak – emandako ikastaro batzuetan ezagutu zuten elkar. Testuinguru honetan, ikastaroko parte-hartzaileek proiektu bat garatu behar zuten, eta bi emakume hauek 50-55 urtetik gorakoentzako ibilaldiak egitea erabaki zuten, zerbait gehiago emateko.

Kontuan hartuta adinekoek askotan ez dutela gizartean modu aktiboan parte hartzen, Sasoibide programaren bidez – Udalak Arrasaten bultzatutako ekimena –, hainbat ibilbide antolatzen dira jarduera fisikoa sustatzeko eta adinekoen kontaktu-sarea zabaltzeko. Aldi berean Arrasateko leku eta ingurune ezezagunak ezagutzeko aukera ematen die. Udalerriko 55 urtetik gorako pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute ibilbide hau eta. Irteerak astean bi aldiz egiten dira eta kultura-jarduerak ere antolatzen dira.

 

Helburuak

Helburua bikoitza da: osasun fisikoa hobetzen laguntzea, eta bakardadeari aurre egitea, harremanak sustatuz eta lotura sozial berriak bultzatuz, 55 urtetik gorako pertsonen artean.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Aisialdiko jarduerak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 18. Elkarri laguntzeko, eztabaidatzeko edo gizarte interakziorako programak abian jartzea talde espezifikoen artean (dolu fasean dauden emakumeak edo emakume alargunak, emakume zaintzaile ez formalak, iraupen luzeko gaixotasunak edo mugikortasun urria duten pertsonak, erretiro fasean dauden pertsonak, etab.), bakardadeak prebenitu eta jorratu ahal izateko.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 05 / 03