Prebentzio eta estimulazio tailerra adinekoentzat

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2020
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Tailer hauek narriadura kognitibo txikia duten adinekoentzat edo sozializazio-arazoak, bakardadea edo ahuldade egoeran dauden  adinekoentzat pentsatuta daude.

Estimulazio kognitiboa maila emozionalean lantzen da: argazki zaharrak aztertuz, haurtzaroko abestiak, ohiturak... gogoratuz.

Talde bakoitza Arkupe Kultur Etxean astelehen, asteazken eta ostiraletan ematen den asteko saio batera joaten da (15 pertsona eta begiralea). Hainbat jarduera egiten dituzte: prentsako gaiei buruz irakurri eta hitz egin, psikomotrizitate ariketa praktikoak. Tailerrak espazio publikoetan egiten dira, gainerako herritarrek ikusi eta harremanak izan ditzaten.

Azken batean, pertsonen arteko sare bat sortu nahi da, bertan geratzeko ingurune bat sortu, kafe bat hartzeko edo saioetatik kanpo beste jarduera batzuk egitea bada ere...

 

Helburuak

  • Estimulazio kognitiboa eta psikomotorra.
  • Sozializazioa sustatzea.

 

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Bigarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 05 / 10