Pikuak Kalera ibilaldia

 
 
  • Bestee erakunde laguntzaileak: Legorretako Udala
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2016
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Pikuak Kalera egitasmoa 2016ko urtean jarri zen martxan, 65 urtetik gorako herritarren osasun jarduerak sustatzeko helburu nagusiarekin. Egitasmoa martxan jarri orduko ordea, osasun jarduerak sustatzeaz gain, elkarrekiko harremanak indartzeko eta kasu askotan pertsonen ongizatea modu globalago batean indartzeko balio zuela konturatu zen udala. Ongizatea osasun fisikoa hobetuz, harreman sozialak indartuz eta osasun emozionala orekatuz. Egitasmoaren barruan, astean bi egunetan soinketa saioak, astean behin paseoak eta generazioen arteko harremanak sustatzeko egitasmoak gehitzen joan dira urteetan zehar. Bide batez, harremanetarako eta osasun fisikoa indartzeko beharra duten herritarrei ere irekita dago egitasmoa.

 

Helburuak

Banakakoarekin lantzen diren helburuez gain, herri mailan ekintza komunitarioa sendotzeko helburua ere badu, herriko talde eta eragile ezberdinen arteko kohesioa bultzatuz. Legorretako Ugaro Herri Eskolak ere parte hartzen du ostegun batzuetan eta urte amaierako txangoan, ibilaldia 65 urtetik gorakoekin eginez festa giroan.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Aisialdiko jarduerak
  • Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 04