Parkfit

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Pasai Antxo
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Egokitzapen fisiko orokorreko jarduera da, eta entrenamenduak egiteko Ibaiondo pilotalekuko parke bio-osasungarriko makinak erabiltzen dira.

Astean behin parke horretan izango da orientatzailea. Bertaratzen direnen arteko dinamizazioa egingo du eta gomendioak emango dizkie: makinak nola erabili, postura egokiak landu, eta bizkarra zaintzen erakutsiko die.
​​​​​​​
Erabiltzaile bakoitzari egokitzen zaizkion astebeteko errutinak ere landuko ditu. Haien ezaugarriak ezagututa, lanketa egokia egiteko jarduera sorta proposatuko die, jarduera fisikoa modu orekatuan egin dezaten.

 

Helburuak

  • Beso eta hanken koordinazioa hobetzea.
  • Indar orokorra lantzea, bereziki besoetan eta hanketan.
  • Erresistentzia kardiobaskularra hobetzea.
  • Gorputzeko koipea murriztea.
  • Gorputz-jarrera hobetzea eta bizkarra indartzea.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Aisialdiko jarduerak
  • Beste batzuk
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 02