KALELAGUN, Kanpoko espazio publikoak eraldatzeko eredua, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia areagotzeko

 
 
  • Irismen geografikoa: Lurraldekoa
  • Udalerri/eskualdea: Beasain, Donostia eta Arrasateko Udalak
  • Hasiera urtea: 2022
  • Amaiera urtea: 2024
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Bai
 

Azalpen orokorra

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ADINBERRI deialdiak (2022-2024) finantzatu du KALELAGUN proiektua – Kanpoko espazio publikoak eraldatzeko eredua, bakardadeak arintzeko eta adineko pertsonen ongizatea eta autonomia areagotzeko –, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) lideratu du. 
Proiektuak HARIAK estrategian identifikatzen diren jarduerei erantzuten die. Bertan, pertsonak bizi, erabili eta zeharkatzen dituzten  espazio fisikoak (etxebizitzak eta hirigintza) eraldatzeko proposamena jasotzen da.

KALELAGUN proiektuak jarraipena ematen dio ETXELAGUN proiektuari. 

KALELAGUNen helburu nagusia gida bat garatzea da, diseinu-estrategiak eta eraikuntza soluzioak eta teknologikoak bilduko ditu kanpoko espazio publikoak diseinatzeko, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia handitzen laguntzeko. Horretarako, diseinu-gidak hainbat proiektu pilotu bilduko ditu, adibide gisa. Azterketa kasu horiek Gipuzkoako herrietako aldirietako kanpo espazio publiko tipikoak bilduko dituzte.

Proiektuaren helburua da inplikatutako erakundeen arteko lankidetza-esparru bat zehaztea eta lortu nahi diren helburuak lortzea ahalbidetuko duen gobernantza eredua diseinatzea.

 

Helburuak

Proiektuak ikuspegi arkitektoniko / urbanistiko eta diziplinartekoa du, kalitatezko kaleko topaguneen (plazak, kaleak, parkeak, etab.) diseinuan oinarritua, ingurune hurbilaren gozamen aktiboa erraztuko duena, gizarte harremanak indartuz, jarduera fisikoa sustatuz eta horretarako teknologia digitalak integratuz. Gainera, Gipuzkoako elkarguneen alderdi sozial eta arkitektoniko bereizgarriak xehetasunez aztertzea proposatzen da, honetarako:

  1. Zahartze aktiboa, inklusiboa eta askotarikoa sustatzea kale espazio publiko irisgarrien eta lagunkoien bidez, gizarte-interakzioa bultzatzeko eta pertsona guztien jarduera fisikoa sustatzeko.
  2. Nahi ez diren bakardadeen pertzepzioak prebenitzea eta arintzea, kanpoko espazioak diseinatuz, osasun emozionala hobetzeko eta adinekoak gizarteratzen laguntzeko.
  3. Autonomia funtzionala handitzea eta segurtasun-pertzepzioa hobetzea (batez ere emakumeen aldetik), adineko pertsona guztiek hiri- eta/edo landa-ingurunea erraz eta kalitatez zeharkatu eta gozatu ahal izan dezaten.
  4. Bizitza independentea babestea eta eten digitala murriztea, ingurune digital adimendunak diseinatuz.
  5. Diseinu-gida bat sortzea, hirigintza-plangintzan diharduten profesional eta erakundeentzat, pertsonek egiten duten espazio fisikoaren eraldaketa sustatzeko.
  6. Hainbat proiektu pilotu garatzea, proposatutako eredua ebaluatzeko, hobetzeko eta baliozkotzeko garatutako diseinu-gida aplikatuta.
  7. Ibilbide-orri bat definitzea, proiektu pilotuak gauzatzen ari diren erakundeei laguntzeko.
  8. Gipuzkoan proposatutako eredua sustatzea Euskadiko gainerako herrialdeetan, Espainian eta Europan.

 

Xede taldea

  • Gazteak
  • Helduak
  • Nagusiak
  • Emakumeak
  • Publiko orokorra

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Bigarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Etxebizitza eta hirigintza
 

Proiektu mota

Proiektu traktorea

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 12. Hiri espazio eta ekipamenduen erreformarako programa espezifiko bat ezartzea, genero-ikuspegiarekin, gizarte topaguneak sortzeko helburuarekin.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 04