Kalelagun EHUko Zientzia Asteko protagonista
Kalelagun EHUko Zientzia Asteko protagonista
Kalelagun, nahi ez den bakardadea arintzeko proiektua, EHUko Arkitektura Saileko CAVIAR ikerketa-taldeak ADINBERRIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatua, Tabakaleran Zientzia Astearen esparruan egin den harreman-espazioak elkarrekin sortzeko tailerraren oinarrizko tresna izan da. ADINBERRIko berrikuntza-arduraduna Ainhoa Becerra, CAVIAReko adituekin batera egon da jardueran, eta horien artean aipatzekoa da Olatz Irulegi, EHUko Arkitektura Saileko zuzendaria.
Kalelagun ikerketa-proiektua Gipuzkoak nahi ez dituen bakardadeen aurrean duen estrategiaren barruan kokatzen da, 'HARIAK', eta espazio publikoak diseinatzeko jarraibide batzuk definitzera bideratutako tresna da, bakardadearen pertzepzioa arintzeko eta haietaz gozatzea sustatzeko.
Ekimen honen emaitza bikoitza da: gizartea kontzientziatzea nahi ez den bakardadearen problematikaz (eta espazioek bakardadea arintzeko duten gaitasunaz), eta espazio jakin bat modu kolektiboan eraldatzea, emaitza ukigarria lortuz.
'Harreman-espazioak elkarrekin sortzen' izeneko tailer berezian parte hartu duten pertsonek espazio publiko jakin bat diseinatu ahal izan dute elkarrekin, biziagoa, askotarikoagoa eta lagunkoiagoa izan zedin. Horretarako, jarduerak aldatu beharreko plaza errealen hainbat maketa eta espazioan birdiseinatzeko aplikatu beharreko ekintza, elementu eta teknologiez osatutako tresna-kutxa izan ditu.