- Erakunde sustatzailea(k): Eskoriatzako Udala
- Bestee erakunde laguntzaileak: Athlon Koop.
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Eskoriatza
- Hasiera urtea: 2023
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Bai
Azalpen orokorra
Aktibitate Fisikorako Orientazio Zerbitzua, osasunaren ikuspegi integrala duena.
Osasun ikuspuntu integralarekin.
Eskoriatzan jarduera fisikoa sustatzeko estrategia. Astean 14 orduko zerbitzuarekin.
Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuaren ordutegia ondokoa da:
- Astelehenetan, kiroldegian, 15:00etatik 19:00etara.
- Asteartetan, osasun zentroan, 9:00etatik 13:00etara.
- Asteazkenetan, kultur etxean, 9:00etatik 13:00etara.
Helburuak
Helburua nagusia Eskoriatza aktibo baten alde lan egitea jarduera fisikoa sustatuz da, hala ere, beste helburu batzuen artean, bakardadeari aurre egiteko estrategia bezala erabiltzea dago.
Ardatzetako bat orientazio zerbitzua izango da; pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzu indibidualizatua jarduera fisiko gehiago egin dezaten, Munduko Osasun Erakundeak emandako gomendioak jarraibide hartuta.
Hortaz gain, ibilaldiak, osasun tailerrak, indar entrenamendu saioak eta bestelakoak eskaintzen dira eta bakardadean dauden herritarrak identifikatu eta talde dinamiketan sartu daitezke. Sozializazioa ardatz izanda.
Pertsona guztientzat eskuragarri dagoen zerbitzua da, deribazioak gizarte zerbitzuetatik, osasun zentrutik (baita pediatrak ere) egiten direlako orokorrean.
Norbanakoak ere gerturatu daitezke.
Erlazio zuzena dago Olazar Jubilatu Elkartea, Eskoriatza Lagunkoia, Gaztelekua, Jose Arana egoitza eta Eguneko Zentrua edota Ludotekarekin herriko jende guztira heldu ahal izateko.
Xede taldea
- Publiko orokorra
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Ekintza tipoa
- Aisialdiko jarduerak
- Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 01
