- Erakunde sustatzailea(k): Pasaiako Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Pasaia
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Hauskor programak gizarte eta hezkuntza alorreko, eta psikologia eta gizarte alorreko zerbitzua eskaintzen du, adinekoen gizarte-hauskortasun egoeretan artatze-lana egiteko etxebizitzan edo ingurune komunitarioan.
Programaren ezaugarriak:
- Etxea eta komunitatea lehenesten dira zaintza- eta arreta-gune gisa, eta adinekoak bere etxean bizitzen jarrai dezan ahalbidetzen da (askotan hori da adineko pertsonaren lehentasuna).
- Adinekoek euren bizimodua inguruan garatzen jarraitzeko eta bizitza-proiektuan aurrera egiteko aukera izatea bermatzen duten estrategia eta politiken alde egiten da.
- Ikuspegi komunitariotik, pertsonak bere ingurunearekin lotuta jarrai dezan lanketa bat egiten da, eta, aldi berean, sentsibilizazio-lan bat egiten da adinekoen gizarte-hauskortasunaren errealitateari buruz, inguruneko gizarte-sistema eta -eragileekin batera.
- Prebentzioaren ikuspegia eskaini nahi da, mendekotasunaren aurreko egoeran arreta jarriz, eta, horrela, bizi-baldintzen eta bizi-kalitatearen eraginkortasun eta efikazia handiagoa lortuz.
Helburuak
Helburu orokorra:
- Gizarte Hauskortasun egoeran dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, haien autonomia eta garapen pertsonala erraztuz, horrela beren bizi-proiektua lortu eta ingurunean baldintza egokietan mantendu ahal izateko.
Berariazko helburuak:
- Gizarte-hauskortasuneko egoeran dagoen adineko pertsona artatzea, gizarte-laguntza eta hurbileko zaintza eskainiz, haren gizarte-premiak asetzeko, haren autonomia bultzatzeko, eta bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko.
- Hauskortasun-egoeran dauden adinekoen gizarte- eta komunitate-sarea indartzea, bizitza sozialean eta komunitarioan parte hartzea sustatuz, pertsonek beren lurraldearekin lotura izan dezaten bultzatuz eta harremanak izan ditzaten lagunduz.
- Gizarte hauskortasun egoerak antzemateko sare komunitarioa indartzea: komunitateko beste eragile batzuekin batera, hauskortasun-egoeran dauden pertsonak sentsibilizatzeko eta hautemateko lana egitea.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Ekintza tipoa
- Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
- Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
- Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 02