

Amaitutako ekitaldia
HARIAK ekosistemaren topaketa
ADINBERRI Fundazioak HARIAK ekimeneko eragileei zuzendutako jardunaldi hau egingo du otsailaren 19an, ARIMA hotelan. Bertan, hautatu gabeko bakardadeari aurre egiteko 2024ko 'ADINBERRI-HARIAK' dirulaguntzen deialdi monografikoaren proiektu onuradunak eta KORALE ekimen europarraren azken aurrerapenak aurkeztuko dira.
ADINBERRI HARIAK deialdi honek 800.000 euroko zuzkidura du, eta hiru jarduera-ildo aurreikusten ditu: hautatu gabeko bakardadea aztertzeko esplorazio-proiektuak, diagnostikoak egitea erraztuko dutenak eta fenomeno horri buruzko ezagutza zabalduko dutenak; hautemandako arazoei irtenbideak emateko esperimentazio-proiektuak; eta bakardadearen ikuspegian eta eskuhartzean jauzi kualitatiboa ematea ahalbidetuko duten proiektu traktoreak, hainbat eragileren arteko sinergiak sortzeko ekosistemak eraikiz.
KORALE INTERREG EUROPE programaren baitan sortutako proiektua da, Europar Batasunak finantziatua eta bere helburua, praktika eta ezagutza komunitate baterantz aurrera egitea da, bakardadea politika publikoetatik prebenitu eta jorratzeko. ADINBERRI, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu estrategikoetako bat, ekainean Donostian izango den nazioarteko ekimen horren buru da.
ADINBERRI buru duen Europako proiektu honek nahi ez den bakardadearen eta gizarte-isolamenduaren arazoari heldu nahi dio, horixe baita Adinberri Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azken 4 urteetan HARIAK Estrategiaren bidez lanean diharduten egungo gizartearen erronka nagusietako bat.