GOIZETIK-programa

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Hasiera urtea: 2023 amaieran
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Bakardadean eta/edo hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako programa. Goizez burutzen da; taldeko eskuhartze psikosozial saioak dira, profesional baten gidaritzapean.
Esparru kognitiboarekin, fisikoarekin, eta harremanekin, lotutako alderdiak landuko dira, metodologia aktibo eta parte-hartzaile baten bidez.
Zerbitzuaren esku-hartze eremuak honako hauek izango dira:

  • Eremu indibiduala: esku-hartzea adineko pertsona bakoitzari zuzenduta, bere baliabideak eta aukerak ezagutzeko, jarduerak bere benetako gaitasunera egokitzeko.
  • Talde eremua: parte hartzaileen arteko harreman sozialak sustatzeko tailerrak eta jarduerak antolatuz.
  • Komunitate eremua: zerbitzua kokatuta dagoen zentroko eta hurbileneko inguruneko bizitzan adineko pertsonak integratzea erraztuz.

Programaren jarduerak tipologia hauei egokituko zaizkie:

  • Osasun fisikoa sustatzea
  • Osasun kognitiboa sustatzea
  • Gizarte-harremanak eta integrazioa sustatzea
  • Izaera ludikoa eta eskuzkoa
 

Helburuak

Helburu orokorrak:

  • Adinekoen autonomia pertsonala bultzatzea, narriadura eta mendekotasun-egoerak atzeratuz eta etxean ahalik eta denbora gehien egotea ahalbidetuz.
  • Gizarte-laguntza gutxi duten eta/edo etxean bakarrik denbora luzez egoten diren adinekoen gizarte-harremanak eta komunikazioa erraztea, gizarte-isolamendua saihesteko.

Helburu zehatzak:

  • Adineko pertsonei elkartzeko eta beste pertsona batzuekin eta udalerriko komunitate-jarduerekin harremanak izateko guneak ematea.
  • Pertsona bakoitzaren gaitasunak sustatzea, bizitza aktiborako jardueren garapena erraztuz.
  • Gaitasun kognitiboen galera atzeratzea, arretarako, memoriarako eta abarrerako teknikak erabiliz.
  • Jarduera fisikoa eta osasunaren zaintza indartzea.
  • Utzikeria eta bakardadea, depresio-sintomak eta antsietatea prebenitzea.
  • Parte hartzeko guneak sustatzea, komunikazioa, hausnarketa eta iritzien ekarpena landuz.
  • Egunerokoan gainbegiratzea eta laguntzea, espazio pertsonalizatuak eskainiz.
  • Jarduera komunitario jakin batzuetan inplikazioa bultzatzea.
  • Belaunaldien arteko topaketak sustatzea.
  • Aisialdia indartzea eta modu positiboan bizitzea.
  • Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezaketen premia-egoerak detektatzea.
  • Ahal den neurrian, pertsona hori ahalik eta denbora gehien etxean egon dadin ahalbidetzea, bizi-kalitatea bermatuz.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Hirugarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
  • Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Elkarrizketa publikoa

  • 24. Lurraldean partaidetzako hausnarketa partekatua garatzea udalerri interesdunen artean, Hariak Estrategiaren kontzeptu eta ezarpenak landa eremuetan aplikatzeko orduan hartzen dituen espezifikotasunen inguruan
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 05 / 28