- Erakunde sustatzailea(k): Teleadin- Auzo lagunkoiak: zubi teknologikoak eraikitzen eta humanizatzen
- Bestee erakunde laguntzaileak: Adinberri Tknika Tolosako Udala Saiaz Mankounitatea
- Irismen geografikoa: Eskualdekoa
- Udalerri/eskualdea: Tolosaldea
- Hasiera urtea: 2018
- Amaiera urtea: 2018-2019: Adinberri, 2019-2020: Tknika, 2023-2023: Tknika (Jarraipena eman nahi zaio “Auzo lagunkoiak: zubi teknologikoak eraikitzen eta humanizatzen” proiektuarekin)
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Proiektuaren garapena urtez urte:
2019-2020
Proiektu honetan urrutiko telelaguntza-sistema bat diseinatu eta aplikatu da, non bakarrik bizi diren eta hainbat gaixotasun kroniko edo sindrome geriatriko izan ditzaketen adinekoek etxean ahalik eta denbora gehien bizitzen jarraitzeko aukera izan dezaten.
Horrela, adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen autonomia-maila areagotuz, paziente kronikoak ahaldundu eta, ahal den neurrian, beren ingurune naturalean bizitza osasungarria sustatu ditugu.
Telelaguntza-sistema horrek hainbat jarduera izan ditu, besteak beste:
- Eguneroko bizitzako jarduerak denbora errealean gainbegiratzea eta erabiltzailearentzat ezarritako osasun-protokoloen jarraipena egitea.
- Erabiltzailearen benetako beharren araberako esku-hartze espezifikoak.
- Bizialdi osoko ikaskuntza
Horrela 2019-2010. ikasturtean urrutiko telelaguntza-sistema Saiaz mankomunitateko familia batean aplikatu da.
Zerbitzuaren onuradunari elkarrizketa eta balorazio integrala egin ostean, Pertsonarengan oinarritutako plan integrala diseinatu dugu, non kontutan izan diren haren biografia, haren interesak, gustuak eta lehentasunak
Pertsonaren Plan Integral horretan diseinatutako ekintzak garatzeko, telelaguntza-sisteman oinarritu gara.
2020-2021
2020-2021. ikasturtean, 2019-2020ko helburuei eutsi diegu lehen faseko hobekuntzak txertatuz, eta Telelaguntza-sistema aurreratua baliozkotzen duten 2 saiakuntza pilotu berri egin ditugu, batez ere sistema osoaren low-cost proposamen baten diseinua egiteko. Bertan 2 etxebizitza egokitu dira eta ikastolan call center bat martxan jarri da.
Horrela, ziklo desberdinetako ikasleek 8 zerbitzu berri erantsi dizkiote proiektuaren katalogoari. Horien artean, nabarmentzekoak dira eguneroko bizitzako jarduerak denbora errealean gainbegiratzeko protokoloak (gaixotasun kronikoen jarraipena, pentsamendu positiboko tailerrak...) edo belaunaldien arteko esku-hartzeak (bakardadea edo gizarte-isolamendua prebenitzeko proposamenak, nazioarteko biltzar batean sortuak).
Esperientzia pilotuaren emaitzak bat etorri dira EHUk egindako ikerketa-proiektuaren helburuekin:
- Adinarekin batera galtzen diren gaitasunak (indarra, oreka eta erresistentzia) entrenatzera bereziki zuzendutako ariketa programek pertsonaren gaitasun funtzionala mantentzen edo hobetzen dute.
- Adineko pertsonen gaixotasun kronikoen kontrolak eta jarraipenak pertsonaren gaitasun funtzionala mantentzen edo hobetzen dute.
- Adinekoen sintomatologia depresiboa identifikatzeak eta kudeatzeak pertsonaren gaitasun funtzionala mantentzen edo hobetzen du.
- Emozio positiboak sustatzeak pertsonaren gaitasun funtzionala mantentzen edo hobetzen du
Covid 19ak zailtasunak eragin ditu proeiktuan, eta jarduera batzuk egoera berrira egokitu behar izan ditugu
2023-2024
2023-2024. ikasturterako diseinatu den proiektuan, “Auzo lagunkoiak: zubi teknologikoak eraikitzen eta humanizatzen” proiektuari jarraipena emango dioten helburu berriak planifikatu dira:
- Teknologien bidez bakardadearen aurrean sare lagunkoiak eratzeko konexio aukerak sortzea
- Teknologia berriak adinekoen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen eskura jartzea
- Teknologia eskaintzarako katalogoa diseinatu eta erabiltzaileei bakoitzaren aplikagarritasun potentzialera eta erabilera egokitzea
- Bakardade ez hautatuari erantzuna emateko sarea martxan jartzea, teknologien humanizazioa helburu izanik.
- Pilotajearen transferentzia aurrera eramatea alderdi interesdunei, irisgarritasun unibertsala bermatuz.
- Teknologiaren humanizazioa bultzatzen duen belaunaldiarteko sarea sortzea, belaunaldi arteko harremanak sustatuz eta gazteak teknologiaren humanizazioan lider gisa ahaldunduz.
- Proiektuak teknologien humanizazioan izan duen inpaktua neurtu eta etorkizunera begirako proiektu posibleak aurreikusteko elkarlanerako bideak irekitzea.
Helburuak
2018-2019 ikasturtea
- Telelaguntza-sistema aurreratua garatzea, adinekoen autonomia eta ahalduntzea sustatzeko
- Belaunaldien arteko zerbitzuen katalogo bat garatzea, adinekoen autonomia eta ahalduntzea sustatzeko
- Etengabeko hobekuntza sistematizatzea, saiakuntza pilotuan lortutako emaitzak inportatuz eta sektoreko enpresa laguntzaileekin (ospitaleak eta gizarte-eragileak) batera egindako ikerketaren bidez.
2019-2020 (2018-2019. ikasturteko helburuei gehitutako helburu berriak)
- Telelaguntza-sistema aurreratua baliozkotzen duten 2 saiakuntza pilotu egitea: 1. Entsegu pilotua - low cost eta 2. Entsegu pilotua - Optimum 5.
- Etengabeko hobekuntza sistematizatzea, saiakuntza pilotuan lortutako emaitzak inportatuz eta sektoreko enpresa laguntzaileekin (ospitaleak eta gizarte-eragileak) batera egindako ikerketaren bidez.
2023-2024 ikasturtea
- Teknologien bidez bakardadearen aurrean sare lagunkoiak eratzeko konexio aukerak sortzea
- Teknologia berriak adinekoen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen eskura jartzea
- Teknologia eskaintzarako katalogoa diseinatu eta erabiltzaileei bakoitzaren aplikagarritasun potentzialera eta erabilera egokitzea
- Bakardade ez hautatuari erantzuna emateko sarea martxan jartzea, teknologien humanizazioa helburu izanik.
- Pilotajearen transferentzia aurrera eramatea alderdi interesdunei, irisgarritasun unibertsala bermatuz.
- Teknologiaren humanizazioa bultzatzen duen belaunaldiarteko sarea sortzea, belaunaldi arteko harremanak sustatuz eta gazteak teknologiaren humanizazioan lider gisa ahaldunduz.
- Proiektuak teknologien humanizazioan izan duen inpaktua neurtu eta etorkizunera begirako proiektu posibleak aurreikusteko elkarlanerako bideak irekitzea
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Ekintza tipoa
- Boluntarioen ekintza eta elkarteak sustatzea
- Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
- Beste batzuk
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 05 / 14