
- Erakunde sustatzailea(k): Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentua
- Irismen geografikoa: Lurraldekoa
- Udalerri/eskualdea: Beasain, Bidania-Goiatz, Pasaia
- Hasiera urtea: 2021
- Amaiera urtea: 2022
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Bai
Azalpen orokorra
Etxebizitza gehienak familia-nukleo konbentzional baterako pentsatu eta diseinatzen dira, eta badirudi ez direla aldatzen pertsonaren bizi-zikloan zehar. Etxebizitzak ez dira sortzen hainbat pertsona-profiletara eta bizitzako etapa desberdinetara egokitzeko irizpideen arabera. Etxebizitza gehienak ez daude pentsatuta adineko pertsonek beren etxebizitzan zahartu ahal izateko, autonomiaz. Are gehiago, badira barne-giro goibel eta ezerosoak sor ditzaketen etxebizitzak, bertan bizi direnen bakardade-sentsazioa are gehiago areagotzen dituztenak: gela ilunak, banaketa ezegokiak, material eta akabera desegokiak, etab. Baina oso ikerketa gutxi egin dira zentzu horretan, eta apenas dago erreferentzia bibliografikorik.
ETXELAGUN proiektuaren helburu nagusia da etxebizitza-eredu egokiagoak proposatzea, 55 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, etxean ahalik eta denbora gehien bizitzen jarrai dezaten. Hori guztia hiru helbururekin:
- Bakardade-egoerak prebenitzea, arintzea eta/edo lehengoratzea;
- Pertsonen autonomia funtzionala eta segurtasuna handitzea;
- Komunikaziorako, harremanetarako eta sare sozialetarako eten digitala murriztea, bizi-ingurune digitalak diseinatuz.
Proiektua diziplina anitzekoa izan da, eta ko-sorkuntza bidez garatu da.
Proiektuan, Gipuzkoako hiru udalerritan (Beasain, Bidania-Goiatz, Pasaia) kokatutako benetako zenbait kasu xehetasunez aztertu dira, eta ingurumen-parametroak monitorizatu dira: tenperatura, hezetasun erlatiboa, zarata, airearen kalitatea, argiztapena, etab. Lehen aipatu bezala, oso lan gutxik lotu dute ingurumen-parametroen eragina bakardadeen eta autonomiaren pertzepzioarekin. Lan honen helburua neurtu den errealitate baten aurrean sentsibilizatzea da. Bildutako datuek adinekoak zein barne-egoeratan bizi diren erakusteko balio izan dute. Emaitzek erakutsi dute ez direla beti gutxieneko baldintzak betetzen eguneroko bizitza erosotasunez egiteko. Hori guztia areagotu egin da energiaren prezioa nabarmen igo delako, eta adineko askok ezin dute berogailua erabili edo argia piztu.
Proiektuaren emaitza nagusia diseinu-gida bat da, soluzio arkitektoniko eta teknologikoekin, sentsibilizatzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko etxebizitza berriak eraikitzerakoan eta lehendik daudenak erreformatzerakoan.
ETXELAGUN proiektuaren helburua oso praktikoa da. Horregatik, hainbat proiektu pilotu diseinatu dira, eta, horietan, diseinu-gida aplikatu zaie aurrez aipatutako azterketa-kasuei. Proiektu pilotu horien bidez, Gipuzkoako etxebizitzen eraldaketa bultzatu nahi da, eta Gipuzkoako eredua sustatu Euskadiko gainerako lurraldeetan, Espainian eta Europan.
Helburuak
Proiektuak ikuspegi arkitektonikoa eta diziplinartekoa du. Gipuzkoako etxebizitza tipoaren alderdi sozialak eta arkitektonikoak ikertzea proposatzen da, eta:
1. Irtenbide arkitektoniko eta teknologikoen diseinu-gida eta katalogoa sortzea, bakardadearen arazoa arintzeko eta adinekoen gizarteratzea eta autonomia sustatzeko.
2. Hainbat proiektu pilotu garatzea, garatutako diseinu-gida monitorizatuz eta aplikatuz, proposatutako eredua ebaluatzeko, hobetzeko eta baliozkotzeko.
3. Etxebizitzen diseinuan eragina duen arau-eremua aztertzea eta bakardadeak prebenitzen dituen etxebizitza-eredu berri baten aurrean dauden oztopoak identifikatzea.
4. Pertsonek bizi duten espazio fisikoa eraldatzeko oinarriak ezartzea, honako hauetarako:
• bakardade-egoerak prebenitzea eta arintzea,
• autonomia funtzionala eta segurtasuna handitzea, eta, horrela, adinekoek beren etxeetan ahalik eta denbora gehien bizitzen jarrai dezaten ahalbidetzea,
• komunikaziorako, harremanetarako eta sare sozialetarako eten digitala hobetzea, bizitegi-ingurune digitalak diseinatuz.
5. Ko-sorkuntza proiektu bat proposatzea, autonomiari eta bakardadeari buruzko hausnarketatik abiatuta, arazo psiko-sozial horiei aurre egiteko jarraibideak definituko dituena. Ko-sorkuntza prozesuak diagnosi fase bat eta gogoeta eta deliberazio fase bat izango ditu, parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen inplikazio aktibora bideratuak.
6. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Adinberrirekin batera, proiektuaren emaitzak zabaltzea udalen, gizarte zibilaren, adinekoen zaintzaz eta laguntzaz arduratzen diren erakundeen, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Arkitektura Eskolaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzetan.
7. Gipuzkoan proposatutako eredua zabaltzea Euskadiko gainerako herrialdeetan, Espainian eta Europan, argitalpen zientifikoen eta dibulgazio bidez.
8. Emakumeak lehentasunezko subjektu epistemikotzat hartzea, sexu-generoan oinarritutako desberdintasunek gai estimatuan nola eragiten duten jakiteko eta horri buruzko erantzunak planteatzeko.
Xede taldea
- Gazteak
- Helduak
- Nagusiak
- Emakumeak
- Publiko orokorra
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Ekintza tipoa
- Etxebizitza eta hirigintza
Proiektu mota
Proiektu traktorea
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 13. Etxebizitzak eraldatzeko jarduketak garatzea bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia areagotzeko helburuarekin, baita genero-ikuspegitik.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 03