Etxeko Jarraipena

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Aretxabaletako Udalak sustatutako “Etxeko Jarraipen” Programaren bidez, langile batek bisitak eta telefono-deiak egiten dizkie bakarrik edo beste adineko pertsona batekin bizi diren pertsonei. Elkarrizketa bat egin zaie haien bizi-baldintzak, osasuna, etxebizitza, sentimenduak eta bakardade maila ezagutu ahal izateko.

Esku-hartze hau pandemia baino lehen jarri zen abian, eta udalerriko 80 urtetik gorako pertsonei ematen zitzaien arreta, baina, pandemiaren ondoren, 70 urtetik gorako pertsonak dira esku-hartzearen xede.

 

Helburuak

  • Bakarrik bizi diren pertsonen bizi-baldintzak ezagutzea eta udaleko gizarte-zerbitzuak ezagutaraztea.
  • Nahi ez diren bakardade-egoerak prebenitzea eta arintzea.

 

Xede taldea

  • Nagusiak

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Bigarren maila

Hirugarren maila

 

Ekintza tipoa

  • Pertsonen bizi proiektuaren, trantsizioen eta etorkizunaren plangintza egiteko laguntza jarduerak
  • Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Gomendioak

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 27. Etxez etxeko bisitak edo telefono deiak sustatu eta zabaltzea informazioa emateko eta udalerrian dauden laguntza aukeren berri emateko 70 urtetik gorakoei, osasunaren edo gizarte zerbitzuen arloko profesionalen eskutik.
 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 05 / 06