- Erakunde sustatzailea(k): Pasaiako Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Pasaia
- Hasiera urtea: 2009
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Pasaiako Udalak adinekoentzat dituen 14 apartamentuak egonaldi luzeko edo iraunkorreko –edo, salbuespenez, aldi baterako– ostatu zerbitzuak dira, mendekotasun egoeran (I gradua) edo mendekotasun arriskuan dauden edo autonomoak diren adinekoentzat, Udalak zuzenean kudeatzen duena.
Intentsitate txikiko ostatu zerbitzuak dira, eta langileen laguntza daukate funtzio hauek betetzeko: aholkularitza, bitartekaritza, akonpainamendu soziala eta gainbegiratzea.
Arretaren ikuspuntua pertsonalizatua da, eta lehentasuna emango zaio pertsona bere inguru komunitarioan edukitzeari. Bestalde, gizarte zerbitzuak egokitu egingo dira erakundeen laguntza eta babesa behar duten pertsona horien oinarrizko beharretara; horrela lortuko da pertsona horien autonomia-maila hobetzea edo mantentzea eta/edo isolamendu-egoerak baztertzea. Horrenbestez, laneko plan partekatu bat sinatuko da zerbitzura jotzen duten pertsonekin.
Helburuak
Zerbitzu honen helburu nagusia da ohiko ingurunean bizitzen jarraitzeko zailtasunen bat duten eta beren beharrak autonomia osoarekin bete ezin dituzten adinekoen bizi-kalitatea hobetzea.
Xede horrekin, ondorengo helburu espezifikoak jartzen dira:
- Erabiltzaileek komunitate ingurunean jarrai dezaten ahalbidetzea.
- Erabiltzaileen autonomia pertsonalaren maila hobetzea, mantentzea eta/edo autonomiaz molda dadin trebetasunen eta gaitasunen narriadura prebenitzea.
- Isolamendu-egoerak saihestea.
- Segurtasun sentimendua ahalbidetzea.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Ekintza tipoa
- Etxebizitza eta hirigintza
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 13. Etxebizitzak eraldatzeko jarduketak garatzea bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia areagotzeko helburuarekin, baita genero-ikuspegitik.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 02