Egokitzapen tailerrak: Hasifit-Heldu-Segifit

 
  • Irismen geografikoa: Tokikoa
  • Udalerri/eskualdea: Pasai Donibane, Pasai Antxo, Trintxerpe, San Pedro
  • Amaiera urtea: Garatzen
  • Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
 

Azalpen orokorra

Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuko erabiltzaile guztientzat diseinatutako tailerrak dira. Ez dute adin-tarte zehatzik.

  • Hasifit: hastapen maila
  • Heldufit: tarteko maila
  • Segifit: maila aurreratua

Saioak diseinatuko dira erabiltzaileen artean sumatutako patologia nagusiak kontuan hartuta, obesitatea, artrosia, hipertentsioa eta diabetesa, besteak beste, eta edukien artean lan-aerobikoari, indarrari, malgutasunari eta orekari lotutako ariketak praktikan jarriko dira.  Edozein erabiltzaileari programan parte-hartzea gomendatzen zaio.

Barruti bakoitzean kirol instalazio egokienetan programatuko dira, eta orientatzaileak dinamizatuko ditu.
​​​​​​​
Parte-hartzaileek aukera dute guztietan libreki parte hartzeko. Helburua da prestakuntza bukatu ondoren, agindutako ariketak euren kabuz egiteko autonomoak izatea, eta orientatzaileak aldian behingo jarraipena egitea.

 

Helburuak

  • Beso eta hanken koordinazioa hobetzea.
  • Indar orokorra lantzea, bereziki besoetan eta hanketan.
  • Erresistentzia kardiobaskularra hobetzea.
  • Gorputzeko koipea murriztea.
  • Gorputz-jarrera hobetzea eta bizkarra indartzea.

 

Xede taldea

  • Publiko orokorra

Jarduketaren ezaugarri nagusiak

Prebentzio-maila

Lehen maila

 

Ekintza tipoa

  • Aisialdiko jarduerak
  • Beste batzuk
 

Proiektu mota

Bestelakoa

 

Ibilbide estrategia

Berrikuntza eta hedapena

 

Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 02