DONOSTIA

  • Abendua 13, Asteazkena
  • Gunea Aretoa. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoa Plaza 1 (Donostia)
  • 10:00 - 12:00
  • hariak@adinberri.eus

Programa

Bakardadea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den fenomenoa da, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusietako bat bihurtu da. Horren jakitun, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan, hiru urte baino gehiago daramatzagu ibilbide-orri partekatu bat eraikitzen, Gipuzkoako bakardadeen aurreko estrategia, hain zuzen ere. Udalerrietatik hasi eta Gipuzkoa osora iritsi nahi dugu, tokiko zaintza ekosistemei ekarpen zabal eta aberatsa eginez, tokian toki, bakardadearen gaia erdigunean kokatuz eta erronka handi honi erantzun partekatuak emanez.

Elkarbizitzarako hariak ehuntzen jarraitu nahi dugu, eta gizarte osoaren interesekoa den erronka handi honi erantzuteko gai izango den Gipuzkoa eraiki. Horregatik, azaroaren 30erako Donostian prestatu dugun saioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu Donostiako Udaleko ordezkariak, Osakidetzako ordezkariak, hirugarren sektore sozialeko erakundeak eta bakardadeen erronkarekin inplikatuta sentitzen diren eragile guztiak.

Hariak Estrategiaren aurrerapenak eta I. Jarduketa Plana elkarrekin osatzeko emango ditugun urratsak zuekin partekatzea da gure helburua, bai estrategia eraikitzen parte hartu duzuen pertsona eta erakunde guztioi, baita lehen aldiz gerturatzen zaretenei ere. Betiere, modu partehartzaile eta partekatuan, elkarrekin eraikiz.