- Erakunde sustatzailea(k): Zestoako Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Zerbitzu honen helburua da udalerrietan garraio publikoak dituzten gabeziei aurre egitea.
Udalerri bakoitzeko udalak taxia erabiltzeko bonuak emango dizkio onuradunari. Taxi-bonuak udalen baimena duten taxietan bakarrik erabili ahal izango dira.
Hamar bidaiako taxi-bonu bat emango zaio erabiltzaile bakoitzari. Bonu hori agortzen denean, hamar bidaiako beste eskaera bat egin ahal izango da. Nolanahi ere, ezin izango da hamar taxi-bonuko beste eskaerarik egin aurrekoa jaso eta bi hilabeteko epean.
Honako baldintza hauek bete behar dira zerbitzua eskatzeko:
- Udalerri bakoitzeko bizilaguna izatea, erroldan gutxienez urtebeteko alta izatea.
- 65 urte baino gehiago izatea edo, bestela, mendetasun-egoeran egotea edo mugikortasun urriko minusbaliotasuna izatea.
- Udalerrian bizitzea eta hurbileko zerbitzu publikorik ez izatea.
Helburuak
- Erabiltzaileak beren komunitatean integra daitezen bultzatzea eta diskriminazio-egoerei aurre egitea.
- Taxia erabiltzeko laguntza ekonomikoa eskaintzea garraio publikoa erabili ezin duten pertsonei.
- Erabiltzaileen autonomiarik eza konpentsatzea.
- Gizartean parte hartuz, bakardade-, isolamendu-, abandonu- eta abar-egoerak saihestea.
- Adinekoen, mendetasun-egoeran dauden pertsonen eta mugikortasun urriko minusbaliotasuna duten pertsonen gizarte-gaitasunak mantentzea eta indartzea.
- Adinekoei, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta mugikortasun urriko minusbaliotasuna duten pertsonei beren familia- eta gizarte-loturak mantentzen eta hurbil izaten laguntzea.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Ekintza tipoa
- Etxebizitza eta hirigintza
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 15. Garraio publikoa bultzatzeko plan espezifikoak ezartzea, landa eremua kontuan izanik, jarduera kultural, aisialdiko jarduera eta gizarte partaidetzako jardueretako sarbidea areagotzeko aukera gehien dituzten lineak eta ordutegiak identifikatu eta indartuz.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 06 / 06