- Erakunde sustatzailea(k): Bizipoz Elkartea eta Oñatiko Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Oñati
- Hasiera urtea: 2016
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Bizipoz Elkarteak edadismorik gabeko gizartea sustatu nahi du, estereotiporik gabea eta belaunaldien artekoa. Horregatik, elkarteak hainbat programa egiten ditu zahartze aktiboa eta adinekoen parte-hartze soziala sustatzeko, betiere, erakunde eta udalerri bakoitzaren beharren arabera, eta Zahartze Aktiboarekin lotutako esparruetara egokituz.
Bizipozek ezarri duen ekintza ildoetako bat digitalizazio eta teknologia berrien programa da. Programa honetan, adinekoei IKTak erabiltzen laguntzen zaie, haien garapen pertsonala bultzatuz eta eguneroko bizitzan IKTen erabilera txertatuz.
Ildo hori dela eta, 2016az geroztik, 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer dinamikoak, praktikoak ematen dira Oñatin, gizarte-proiektu baten garapenarekin batera, eta honako gai hauek jorratu ziren: pentsioak edo herentziak, WhatsAppen erabilera, online erosketak edo banka elektronikoa. Guzti hau helburu bakar batekin: Oñatiko erretiratuen eta aurre-erretiratuen artean zahartze aktiboa sustatzea, beren gaitasunak eta trebetasunak gara ditzaten.
Helburuak
- Zahartze aktiboa sustatu.
- Adinekoen inplikazioa sustatu gizarte-bizitzan.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Bigarren maila
Ekintza tipoa
- Aisialdiko jarduerak
- Eten digitalaren prebentzioa eta konponketa eta teknologien erabilera sustatzea
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 7. 70 urtetik gorakoen gaikuntza digitalerako lantegiak antolatzea, batez ere eten digitala murriztea eta ingurune birtualak gizarte interakziorako eskaintzen dituen aukerak hobetzea helburu dutenak.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 07