- Erakunde sustatzailea(k): Zumaiena Ikastetxea
- Bestee erakunde laguntzaileak: Matia Fundazioa, Zaindu S.A
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Hasiera urtea: 2020
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Matia Fundazioaren Otezuriko Egoitzak eta Zaindo SAren San Juan Egoitzak Zuamiera Ikastetxearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena da – Ikaskuntza-Zerbitzua Programaren barne –, belaunaldien arteko jarduerak abian jartzeko eta egoitzetan bizi diren adinekoeen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Ikaskuntza-Zerbitzua Programa hezkuntza-proposamen bat da, ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari zerbitzua emateko prozesuak proiektu batean konbinatzen dituena. Proiektu honetan, parte-hartzaileak inguruneko benetako premietan inplikatzeko prestatzen dira, hobetzeko helburuarekin. Ikasleak ahaldundu nahi dira, beren komunitatearen garapenean aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz, elkartasunezko eta gizartearentzako zerbitzuko jarrera garatuz, gure ingurune hurbilena hobetzeko aukera gisa eta helburu komun bat lortzeko bitarteko gisa lan kooperatiboa bultzatuz.
Belaunaldien arteko proiektua belaunaldien arteko harremanen barruan sartzen da, hau da, gazteen eta adinekoen arteko elkarrekintza bat dakar. Beraien artean konfiantza, segurtasuna, sinpatia, enpatia eta laguntza-giroa ezartzean oinarritzen da.
Hitzarmenean hainbat jarduera programatu ziren, ikasleen adina eta errealitatea eta adinekoen premiak eta egoerak uztartuz. Ikastetxeko ikasleak astean behin joango dira bi egoitzetan bizi diren adinekoekin egoteko, laguntza eskaintzeko eta irteerak egiteko.
Helburuak
Adinekoei beren ongizatean eta zahartze-prozesuan laguntzea, ezagutza sortzea eta hainbat bizipen ematea, belaunaldien arteko jarduerak eginez.
Xede taldea
- Gazteak
- Helduak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Aisialdiko jarduerak
- Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 05 / 10