- Erakunde sustatzailea(k): Zubietako Lanbide Heziketa
- Bestee erakunde laguntzaileak: Usurbilgo Udala. Gizarte Zerbitzuak
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Hasiera urtea: 2023
- Amaiera urtea: 2024
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Bai
Azalpen orokorra
Ekimena Lanbide Heziketako ikasleak Usurbilen bakarrik bizi diren pertsonekin harremanetan jartzea datza, komunikabide digitalen bidez, kasu honetan tableten bidez.
Proiektua Zubietako Lanbide Heziketako eskolak proposatu zuen, eta bitartekotza egin zen Usurbilgo Gizarte Zerbitzuetatik parte-hartzaileak aurkitzeko eta balorazioak jasotzeko.
Ekimen honetan 65 urtetik gorakoek parte hartu zuten, bakarrik bizi direnak Usurbilgo eguneko zentroko erabiltzaile eta etxeetan eta Udaleko Eguneko Arreta Zerbitzuan.
Helburuak
- Lanbide heziketako ikasleek komunikazio baliabideak eta habilidadeak lantzea.
- Bakarrik bizi diren hirugarren adineko pertsonei erlazio espazio bat ematea.
Xede taldea
- Gazteak
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Eten digitalaren prebentzioa eta konponketa eta teknologien erabilera sustatzea
- Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
- 7. 70 urtetik gorakoen gaikuntza digitalerako lantegiak antolatzea, batez ere eten digitala murriztea eta ingurune birtualak gizarte interakziorako eskaintzen dituen aukerak hobetzea helburu dutenak.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 01
