- Erakunde sustatzailea(k): Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa
- Irismen geografikoa: Lurraldekoa
- Hasiera urtea: 2021
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
BadaBideBat Gipuzkoako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Espazio anonimo, konfidentzial eta seguru bat sortzen da, entzute aktiboaren eta akonpainamendu emozionalaren bidez honako hauek errazten dituena: emozioei eustea, ideiak argitzea eta Gipuzkoako baliabideei buruzko informazioa eta aholkularitza eskuratzea.
Helburuak
- 18-30 urte bitarteko pertsonek nahi ez duten bakardade-sentimenduak murriztea.
- Tresna pertsonalak bultzatzea gazteen gizarte-harremanak hobetzeko.
- Arazoak dituzten gazteei laguntza emozionala ematea gatazkak konpontzeko.
- Gipuzkoan dauden baliabideei buruz aholkatzea eta orientatzea, ondoeza murrizteko.
- Esku-hartze espezifikoagoa behar duten edo problematika konplexuagoa duten gazteei laguntza psikologikoa eskaintzea.
- Jokabide suizida prebenitzea arrisku handiagoko egoerak dituzten gazteengan.
Xede taldea
- Gazteak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
- Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Fitxa betetzearen data: 2024 / 07 / 05
