- Erakunde sustatzailea(k): Hondarribiko Udala
- Bestee erakunde laguntzaileak: Zabalduz Kooperatiba Elkartea
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Proiektu honen xedea orain arte Hondarribin adinekoen errealitatearen azterketari egindako lanketari jarraiki, hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Hondarribiko adinekoen hauskortasun egoerek ekartzen dituzten ondorioak garaiz detektatu eta ekiditea da; aldi berean, egoera hau pairatzen duten pertsonentzako ere esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu bat eskainiz. Eredu berritzaile honek gizarte-zaintzako kultura partekatua bultzatzen du, berrikuntzan eta parte-hartzean oinarrituta, begirada pertsonengan zentratutako arretan jarriz.
Helburua, bakardade egoera hauskorrean dagoen 65 urtetik gorako pertsonari plan pertsonalizatu eta progresibo baten bitartez, komunitateko gainontzeko pertsonekin harremantzen hastea, erakunde publiko nahiz komunitarioek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzu ezberdinen (eskaintza kulturala, kiroleskaintza, elkarteak, zerbitzu publikoak…) aukerez informatu, eta, bertan parte-hartzea sustatzea eta zaintza-ekosistema lokalarekin loturak egiten hastea da. Era horretara, etorkizun hurbil batean norbanakoak bere bizitza komunitatean modu autonomoan garatu dezan.
Proiektu hau martxan jartzeko ezinbesteko izango da udalak gidatu eta sustatu nahi duen Zaintzen Tokiko Ekosistema propio bat artikulatzea, beraz, helburu hau lortzeko bitarteko pausu bat bezala ere aurkezten da proiektu hau. Laburbilduz, esku-hartze sozio-komunitario eta hezitzailean oinarritutako inklusio komunitarioko prozesu baten akonpainamendua da gauzatzen dena. Zerbitzu honek bakardade ez hautatuak azkartu ditzakeen narriadura prozesuak (osasun fisiko eta psikologikoa, harreman sozialak…) eta gizarte bazterketa eta mendekotasun egoerak ekiditea edo atzeratzea du helburu, zahartzaro aktiboa, parte hartze soziala eta inklusio komunitarioa sustatuz.
Helburuak
- Hondarribiko adinekoen bizi-kalitatea, zein zaintza-sareak hobetzeko Zaintzen Tokiko Ekosistema garatzen laguntzea.
- Hondarribiko adinekoen egoera soziodemografikoa eguneratu analisi kualitatibo eta kuantitatibo baten bitartez.
- Komunitatea indartu eta aktibatu.
- Hauskortasun egoeran dauden adinekoak goiz detektatu, Auzosare informazio sistema eta auzozainen bitartez.
- Hauskortasun egoeran dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetu.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Komunikazioa, sentsibilizazioa edo mobilizazioa
- Aisialdiko jarduerak
- Boluntarioen ekintza eta elkarteak sustatzea
- Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
Proiektu mota
Proiektu traktorea
Ibilbide estrategia
Sarea eta gobernantza
Elkarrizketa publikoa
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Sarea eta gobernantza
- 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
- 4. Toki edo erakunde mailan bakardadeei aurre egiteko tokiko estrategiak garatzea, helburu eta lehentasun erkideak ezartzen dituztenak eta eragile guztien artikulazioa ahalbidetzen dutenak
- 8. Oinarri komunitarioko zaintza eta laguntza plataformak edo ekosistemak lurraldean indartu eta zabaltzea, udalekin eta toki eragileekin batera, lankidetzako gobernantzarako sareak sortu eta hurbileko arreta bultzatzeko helburuarekin
- 9. Lankidetzarako eta/edo isolamendu edo bakardade egoerak antzeman eta bideratzeko tresnak sortzeko protokoloak ezartzea gizarte zerbitzuetako departamentuen, hirugarren sektoreko erakundeen eta beste zerbitzu batzuen artean (udal segurtasun kidegoak, kultur etxeak, suhiltzaile zerbitzua, etab.)
Berrikuntza eta zabaltzea
- 2. Gipuzkoako adinekoen kluben eta zahar etxeen jarduera indartzea, lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzioko taldekako esku hartze komunitarioko programei esker.
- 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
- 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
- 10. Bakardadeak prebenitu eta jorratzeko programa espezifikoak sustatzea ekipamendu kulturaletan (kultur etxeak, liburutegiak eta antzekoak), kontuan hartuko dutenak baita ere genero-ikuspegia, belaunaldiartekotasuna, etab.
- 18. Elkarri laguntzeko, eztabaidatzeko edo gizarte interakziorako programak abian jartzea talde espezifikoen artean (dolu fasean dauden emakumeak edo emakume alargunak, emakume zaintzaile ez formalak, iraupen luzeko gaixotasunak edo mugikortasun urria duten pertsonak, erretiro fasean dauden pertsonak, etab.), bakardadeak prebenitu eta jorratu ahal izateko.
- 22. Gizarte zerbitzuetako zentro eta programetako erabiltzaileen partaidetza eta elkartetza sustatzeko planak diseinatu eta martxan jartzea, erabiltzaile hauek esku hartze planen, programen eta eragiten diten politika publikoen erabakietan parte har dezaten.
Fitxa betetzearen data: 2025 / 03 / 03