- Erakunde sustatzailea(k): Antzuolako Udala eta EULEN
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Antzuola
- Hasiera urtea: 2008
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
Antzuolako Torresoroa Erabilera Anitzeko Landa Zentroan 4 etxebizitza babestu daude, bakoitza bi oheko logelarekin, bainugelarekon, office txiki batekin eta egongela batekin. Etxebizitzak pertsona helduei ostatu emateko eta arreta puntuala emateko dira, eguneroko bizitzako jardueretan arreta-premia larririk ez badute, edo eta, beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitzeko zailtasunak badituzte. Etxebizitza bakoitza indibiduala edo bikoitza izan daiteke, eskatzaileek beren eskabidean adierazten dutenaren arabera.
Orokorrean erabiltzaileen ezaugarriak hiru taldetan banatu daitezke:
- Alojamendu beharrean egon eta aurkezten dituzten zailtasun fisiko, psikiko edo sozialengatik laguntza edo gainbegiratze arina behar duten pertsona adinduak.
- Aurkezten dituzten zailtasun fisiko, psikiko edo sozialengatik laguntza arina behar duten adinduak eta bere familiarteko edo bikote autonomoa beraien ohiko etxean bizitzen jarraitzeko arazoak badituzte.
- Bakarrik baliatzen diren pertsonak: hainbat arrazoiengatik beraien etxea premiaz utzi beharrean aurkitzen badira (tratu txarren arriskua, osasun kalterako baldintzak, kaleratzeak, etab.).
Etxebizitzetan, alde batetik, arreta eskainiko da eguneroko bizitzako jardueretarako. Helburua erabiltzaileen beharrak asetzea izango da, bizitza normalizatua izan dezaten, autonomia pertsonala sustatuz. Bestalde, arreta integrala (indibiduala, familiarra eta soziala) ere eskainiko da:
- Arlo ezberdinetan onuradun bakoitzak izan ditzakeen beharretan laguntzeko Banakako Plana garatuko da.
- Gizartean eta senideekin harremana mantentzeko laguntza eskainiko da, edo harreman berriak sortzea bultzatu; Gizarte partaidetza eta integrazioa bultzatu eta bideratuko da.
- Guztiontzako ekintzak garatu eta partaidetza bultzatuko da eta elkarbizitza landu.
Helburuak
- Erabiltzaile hauek euren ohiko etxearen antz gehien duen ingurunean bizitzen jarraitu ahal izatea.
- Onuradun bakoitzaren autonomia maila bultzatzea, bere beharrei ahalik eta arretarik egokiena emanaz.
- Etengabeko jarraipenaren bidez, narriadura progresiboari aurre hartzea eta atzeratzea.
- Erabiltzaileen gizarte harremanak eta elkarbizitza bultzatzea.
- Onuradun hauen bizi kalitatea hobetzea, horretarako egokiak diren interbentzio programak eskainiaz.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
Ekintza tipoa
- Pertsonen bizi proiektuaren, trantsizioen eta etorkizunaren plangintza egiteko laguntza jarduerak
- Bizikidetza sustatze eta erraztea etxebizitzan bertan, edo zenbait pertsonaren arteko etxebizitza irtenbidea
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Berrikuntza eta zabaltzea
- 3. Bazterketa, babesgabetasun eta mendekotasun arriskuan dauden pertsonei zuzendutako Gizarte Zerbitzuen zorroko zentro eta zerbitzuak indartzea, duten estaldurari eta zuzkidurari dagokienez, eta baliabide hauetako profesionalen prestakuntzari dagokionez ere, arreta berezia jarrita autonomia sustatzeko programei eta mendekotasun arriskua duten pertsonentzako eguneko arreta zerbitzuei, bai eta helduen gizarte eta hezkuntza esku hartze programari ere.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 03
