- Erakunde sustatzailea(k): Urretxuko Udala
- Irismen geografikoa: Tokikoa
- Udalerri/eskualdea: Urretxu
- Hasiera urtea: 2021
- Amaiera urtea: Garatzen
- Adinberriren laguntzen onuraduna: Ez
Azalpen orokorra
+65 Foroa 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza-organoa da, eta hauen ongizatea lortzeko politiken eta jardueren plangintzan, gauzatzean eta jarraipenean parte hartzen du.
Foroaren helburua pertsonek beren etorkizuna diseinatzea da. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, parte-hartzaileek honako gai hauek eztabaidatu eta hausnartuko dituzte: nola zahartu nahi duten, etorkizunean zer arreta-eredu izan nahiko luketen, zer sare eta harreman dituzten, sare berrien diseinua, aisialdirako moduak, parte hartu nahi duten programak...
Azken batean, iritziak, beharrak eta gogoetak mahai gainean jartzeko gune bat eskaintzen du foroak: gogoeta egiteko, eztabaidatzeko eta beren herrian nola zahartu nahi duten erabakitzeko aukera, bakardadeari aurrea hartzeko eta etorkizuna diseinatzeko aukera.
Topaketak hilaren azken egunaren aurreko ostegunean egingo dira, 17: 00etan, Aizpuru-Enea kultur etxean.
Helburuak
- Adinekoen bizi-baldintzen hobekuntza sustatzea eta hauen eskubide eta interes ekonomiko, sozial eta kulturalak, aisialdikoak eta denbora librekoak defendatzea.
Xede taldea
- Nagusiak
Jarduketaren ezaugarri nagusiak
Prebentzio-maila
Lehen maila
Ekintza tipoa
- Komunikazioa, sentsibilizazioa edo mobilizazioa
Proiektu mota
Bestelakoa
Ibilbide estrategia
Sarea eta gobernantza
Berrikuntza eta hedapena
Gomendioak
Sarea eta gobernantza
- 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
Berrikuntza eta zabaltzea
- 22. Gizarte zerbitzuetako zentro eta programetako erabiltzaileen partaidetza eta elkartetza sustatzeko planak diseinatu eta martxan jartzea, erabiltzaile hauek esku hartze planen, programen eta eragiten diten politika publikoen erabakietan parte har dezaten.
Fitxa betetzearen data: 2024 / 10 / 14
