Elkarren beharra dugu. Harremanak sortu, indartu eta zaintzen ditut. Elkarren mendekotasuna aukeratzen dut indibidualismoaren aurrean.
Elkar zaintzen dugu, elkarren euskarri gara. Familia, komunitatea eta zaintza, funtsezkoak bakardadeei aurre egiteko.
Auzokidea naiz, bizilagunak gara, komunitate bereko kide. Maitasunean, aintzatespenean eta kide izatean oinarritutako gizarte-loturak sustatzen ditut.
Egunerokoaren txikitasunetik, harremanak eta loturak sustatzen ditut. Begikotasunean eta elkarri laguntzean funtsatutako harremanak sustatzen ditut, egunerokotasunetik.
Parte hartzen dut, hiritarra naiz eta konpromisoa azaltzen dut. Komunitate bereko kide gara. Konprometitu egiten naiz eta parte hartzen dut.
Ez dut inor atzean geratzerik nahi. Duintasuna, etika eta humanitatea. Denok lekua dugun gizarte inklusibo baten ardatzak.
Konpromisoa hartzen dut: nik ere bizikidetza-hariak ehuntzen ditut. Bizitza besteekin elkartzea delako, bakardadearen aurrean elkarbizitza-hariak ehuteko konpromisoa hartzen dut.