Nor gara
Adinberri Fundazioa Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan eratutako erreferentziazko zentroetako bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko gizartearen tresna bat, bizi-luzetasunaren iraultza (eta horri lotutako zenbait fenomeno) eta horiek dakartzaten erronkak eta aukerak aztertzeko eta berrikuntzatik jorratzeko, betiere gizartearen, osasunaren eta ekonomiaren arloak kontuan hartuta.
Zahartzeak dakartzan erronkei erantzun berritzailea emanez adinekoen bizi-kalitatea bermatzea da Adinberriren asmoa, eta zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzen du, zentzuz eta esanahiz betetakoa, eta, aldi berean, bizitza-proiektu oso bat.
Adinekoen etorkizuna aldatzeko orain emandako erantzuna da, belaunaldiartekotasuna aintzat hartuz adin guztietarako gizarte bat eraikitzen laguntzeko helburua duena.
Sistema soziosanitarioarekin, akademiarekin, enpresa-sarearekin, erakundeekin eta gizarte osoarekin elkarlanean aritzea da Adinberriren jarduera-oinarria.
Erronka hauek ditu, besteak beste:
- Prebentzio eta osasunaren sustapena
- Arreta integrala etxean
- Egoitza-arreta eredua
- Zilarrezko ekonomia: eskaintza - Eskaria. Negozio-ereduak
- Baliozko zahartzea: Bizitza-proiektu bat
- Gizarte kohesionatu inklusiboa
Eta, zehazki, seigarren erronka orokor horren esparruan daude bakardadeak, kolektiboki eraiki eta gauzatutako estrategia bat (HARIAK) merezi duen fenomenoa.