Maitane Muñoz: “Nahi ez diren bakardadei buruz hitz egiten ez bada, ez gara inoiz arazoaren jakitun izango”

Arrasateko Gizarte Ongizateko zinegotziak herritarren rola nabarmendu du arazo sozial horri aurre egiteko.

Ezkerretik eskuinera: Maitane Muñoz, Maite Peña, Karmele Uribarri y Rakel San Sebastian.

Arrasaten egin da Hariak Estrategiaren bigarren aurkezpena, nahi ez diren bakardadeen aurrean. Adinberri Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldietara herritar asko joan ziren, ekimenean interesa zutenak, eta galdetu zuten nola lagundu eta parte har zezaketen Hariakekin, eta nola hobetu Gipuzkoa guztiontzako. Aitona-amonek, gurasoek eta bilobek parte hartu zuten eskulan tailerretan, ondoren, Kulturaten antolatutako mahai-ingurua izan zen. Maitane Muñoz, Arrasateko Gizarte Ongizateko zinegotziak, Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendari nagusiak, eta Ainhoa Becerra, Adinberriko berrikuntza-arduradunak, hartu zuten parte.

Muñozek, Arrasateko ordezkari gisa, balorazio bat egin nahi izan zuen Hariak elkarteak bizilagunen bizitza hobetzeko duen garrantziari buruz. Hasieratik azpimarratu zuen Adinberriren moduko estrategia bat ezarri behar zela gure herri eta hirietan, nahi ez ditugun bakardadeak atzeman ahal izateko. Gogoratu zuenez, nahiz eta jende batzuk bakarrik egotea aukeratzen du, beste asko ez, eta “egoera desatseginak sortzen dira, elkarrekin lan eginez gero hauteman eta saihestu ditzakegunak”. Gizarte Ongizateko zinegotziaren arabera, ekimen hau garrantzitsua da, batez ere, adinekoentzat, gizarte arazo honen kolektibo ahulena delako.

Maitane Muñoz, Hariak Estrategiaren aurkezpenean Kulturaten

Herritarrak, funtsezkoak estrategiaren arrakastan

Hariak Estrategiaren giltza gai honi buruzko elkarrizketa sustatzea da, eta hori Muñozek oso argi eta garbi dauka: “Arazoaz hitz egiten ez bada, azkenean ez gara guztiz jabetuko egoera horretaz”. Horretarako, hainbat gizarte-eragileren laguntza izan dute, hala nola erakunde publikoena edo, Muñozentzat garrantzitsuena, herritarrena: “Zerbait parte-hartzailea egitean, informazio gehiago jasotzen duzu estrategia gauzagarria eta benetakoa izan dadin”.

Halaber, ez da ahaztu estrategia hori hirietan eta herrietan aplikatzearen desberdintazuna azpimarratzea: “Herri txikietan beti dago gizarte-babesa, jendeak ezagutzen duelako”. Horrelako herrietan jendeak badaki “nork ateratzen den edo nork darama denbora asko irten gabe”, eta hori askoz errazagoa da nahi ez diren bakardadeak hautemateko. Arrasate bezalako herri handietan, “beste estrategia-mota bat abiarazi behar da”.

Okindegi, farmazia edo ile-apaindegiekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da ekimenak arrakasta izan dezan, informazio iturri agortezina baitira tokiko zerbitzuek zerbait egin ahal izateko. Erakundeek estrategian duten zereginaren garrantzia azpimarratzeaz gain, Muñozek herritarren rola nabarmendu zuen: “Oso garrantzitsua da estrategian, egunerokotasunean edonork baino askoz hurbilago daudelako pertsonengandik”.