Irunek Hariak Estrategia bultzatzen du bakardadeen aurrean

Aldundiaren eta Adinberri Fundazioaren ekimenak arrakasta izan zuen parte hartzean eta atxikimenduetan

Adinberri Fundazioak egindako Hariak Estrategiaren aurkezpena Irunera heldu zen. Eguraldi onak jende askko animatu zuen Escuelas kalera joatera. Herriko leku horretan, Oiasso Museoaren aurrean, Hariak dekalogoa idatzita duten hamar bankuak jarri ziren eta, era berean, adin guztietako pertsonek kolore desberdinetako hariekin eskulanak egiteko balio dute.

Eskulanekin entretenitzen ziren 40 pertsonen artean, gehienak emakumeak ziren. Batzuk beren trebetasunak erakusten zituzten eta beste batzuk, gazteagoak, jakin-minez begiratzen zuten. Iratik, Belaskoenea zentro soziokulturaleko langileak, horrelako ekimenen garrantzia aintzat hartzen zuen. “Jendeari hitz egiten, ezagutzen… laguntzen diote. Bakardadea urruntzeko harremanak sortzen dira”, azpimarratu zuen. Haietatik hurbil, Adinberriko dinamizatzaileek informazioa ematen zuten, Diputazioaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren eta Gipuzkoa 2020–2030 Agendaren barruan dagoen estrategiari buruz, eta atxikitzera animatzen zuten. Irungo arrakasta nabarmena izan da, izan ere, sinadura gehien jaso dituen udalerria da, 66 guztira.

Irungo alkatea, José Antonio Santano, Gizarte Politikako diputatua, Maite Peña, eta Adinberriko zuzendari nagusia, Rakel San Sebastian.

“Pertsonen bizitza hobetu nahi dugu”

19:00etan, Oiasso Museoko areto nagusian aurkezpena hasi zen. Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak adierazi zuen Hariak Estrategia esparru estrategikoa dela Gipuzkoako bakardadeen aurrean jarduketak bideratzeko. “Gida gisa funtzionatzen duen tresna bat da, eta gizarte-arazo horren aurkako jarduera zehatzak konprometitu eta zehaztu nahi ditu”. Peñak zehaztu zuen bakardadei buruzko elkarrizketa publikoa eraiki nahi duela, pertsonen arteko loturak eta harremanak indartu eta bakardade egoerak prebenitzen eta gainditzen lagundu. “Azken finean, pertsonen bizitza hobetu nahi dugu, eta sare bat eratu nahi dugu lankidetzan jarduteko, kudeatzeko eta gobernatzeko”, adierazi zuen.

Bestalde, Irungo alkateak, José Antonio Santanok, adierazi zuen udalerrian denbora asko daramagula isolamenduaren eta narriadura kognitiboaren prebentzioa lantzen, programa berezi baten bidez. Garrantzitsua da, halaber, hirian ditugun adineko pertsonen zentroen sarea, bakarrik ez sentitzen laguntzen duena. Ondoren, Adinberriko zuzendari nagusia, Rakel San Sebastian, eta fundaziozko berrikuntza arduraduna, Ainhoa Becerra, Aizpeaga Goenaga laguntzarekin, Hariak Estrategia sortzea ahalbidetu duen prozesu guztia azaltzeko. Eskifaia Abesbatzaren emanaldiak amaiera eman zion aurkezpenari, eta pintxo-pote bati eman zion bide.