Ibilibide-orria
"Bakardadeak ikerketa"
Lehen urratsak egin ziren bakardadearen erronkari estrategia instituzional eta eraikuntza kooperatibo eta partaidetzazkoaren bitartez heltzeko, Adinberri ekosistemako erreferentziazko eragileekin batera. Ordurako gorabideko ekimen edo prozesu asko –funtsean ekintza sozialeko hirugarren sektorearen esparruan– ari ziren bakardadeen eremuko proiektuak abiatzen, baina jarduketa-esparru komunik ez zegoen. Hariak jaiotzearen xedea zen jarduketa-esparru estrategiko hori ezartzea eta bakardade-egoerei aurrea hartzeko eta/edo aurre egiteko aurretik zeuden ekimen guztiak biltzea. Gainera, besteak beste, “Bakardadeak” azterlanaren ezagutza jaso genuen. Ikerketa-proiektu bat da, Matia Institutuak egindakoa urte bereko Adinberri laguntza-deialdiaren esparruan. Azterlanak lurraldean bakardadeak duen egoeraren benetako irudia eta ezagutza eman zigun: Betiere ebidentziatik abiatuta, etorkizuneko estrategiaren oinarriak eraikitzeko.

Talde motorra
Hariak-en hasierako talde eragilea sortu zen, COVID-19aren pandemiak ekarritako konfinamenduaren aurretik. Artean ikusi gabeko gertakari horrek ekarritako mugak gorabehera, era telematikoan heldu zitzaion haren xede nagusiari: etorkizuneko estrategiaren oinarriez hausnartzea eta horiek ezartzea, lehen urratsak egitea estrategiaren oinarrien dokumentua diseinatzeko. Aldi berean, lehen elkarlan-ildo bati heldu zitzaion Gipuzkoako udalekin batera, tokian-tokian bakardadeen egoera ezagutzeko, COVID-19aren konplexutasun handiko egoera hartan, zeinak zuzen-zuzenean eragiten baitzion jendearen bakardade-egoerari, bereziki nagusien eta/edo zaurgarrienen zirenenari. Galdetegi bat bidali zen lurraldeko 88 udaletara, alor horretan tokiko erakundeak egiten ari ziren ekimenen informazioa biltzeko. Azpimarratu behar dago udalen % 50ek baino gehiagok erantzun zutela. Horrekin guztiarekin, bakardadearen inguruko tokian tokiko ekimenen lurraldeko lehen mapa garatu zen. Azkenik, talde eragilean pertsona gehiago sartu zirenez –eta talde eragile zabaldua sortu zenez– estrategiaren oinarrien dokumentuaren lehen zirriborroa idatzi zen: HariakDdb.

- Estrategia oinarriak
53 pertsona
Eskualdez-eskualdeko partaidetza prozesua
Partaidetzazko lurraldeko prozesu zabal bat garatu zen, estrategiaren talde eragile zabalduak (53 lagunek osatua) egindako oinarrien dokumentua kontrastatzeko, aberasteko eta garatzeko eta beste urrats bat egiteko tokian tokiko bakardadeen inguruko ekimenen mapan. Saioak egin ziren Gipuzkoako 10 eskualdeetan, eta ukitutako entitate eta eragile nagusiek parte hartu zuten, 400 pertsonak baino gehiagok ere bai. Gipuzkoako 88 udaletatik 77k hartu zuten parte, baita tokiko 98 entitate sozialek, Osakidetzak 6 ESIren bitartez eta 20 enpresak eta berrikuntza-zentrok ere. Egiaztatu zen fenomeno horri heltzeko beharrari buruz adostasun handia zegoela (9,6 puntu 10etik), eta proposatutako estrategien oinarriek eta osatzeko partaidetzazko prozesuak balioespen handia jasotzen zutela (8,4 eta 8,6 10etik, hurrenez hurren). Prozesuan eskuratutako inputa eta ezagutza oinarri hartuta, estrategiaren lehen bertsioa egin zen, bete-betean Etorkizuna Eraikiz ekimenaren eta Gipuzkoa 2020>2030 Agendaren esparruaren barruan.

Hariak marko estrategikoa
- 77 udal
- 98 tokiko eragile
- 6 ESI Osakidetza
- 20 enpresa
- 349 pertsona
I. Jarduera plana
Eskualdez-eskualdeko sentsibilizazio prozesua
Maiatzetik uztailera eskualdeetan komunikazio-prozesu handia egin zen, Hariak esparru estrategikoaren azken bertsioa aurkezteko. Prozesu hau 2021ean egindako lanaren itzulketa da, eskualdez eskualde egina entitate eta eragile askorekin, eta herritarrei Hariak-en berri emateko modua ere bai. Belaunaldien arteko elkarrizketa publiko handi bat egin zen Gipuzkoako 10 eskualdeetan, eta 1 549 lagunek hartu zuten parte bertan. 10 ekitaldi izan ziren (eskualde bakoitzean bat): Beasainen, Tolosan, Pasaian, Donostian, Arrasaten, Legazpin, Urnietan, Irunen, Zarautzen eta Eibarren. Herritarren dekalogo bat egin zen, eta jardueretan parte hartu zutenen % 40k egin zuten bat. Estrategiaren I. Jarduketa Planaren (2022-2026) diseinua hasi zen, eta, horrekin batera, esparru estrategikoa egikaritzen hasi zen, Adinberri laguntzen deialdietatik eratorritako proiektuen edo erreferentziazko entitateekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez. Aisiaren, partaidetzaren, etxebizitzaren, hirigintzaren, boluntariotzaren eta elkartegintzaren eremuetako proiektuak dira, besteak beste.
Gabonetako lehen ekitaldia egin zen, Adinberri Hariak Kantuz, Kursaalean. 600 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte (https://www.kursaal.eus/es/agenda/hariak-kantuz/).
Hariak hub martxan
#HARIAKHUB abian jarri da, Estrategiaren Idazkaritza Teknikoa, Estrategiari atxikitzen zaizkion proiektuei laguntza teknikoa/aditua emateko zerbitzuak eta Gogoeta Etikoko Taldea – besteak beste – barne hartzen dituen tresna, I. Jarduera Plana (2022-2026) gauzatzeko.
“KORALE” proposamena aurkeztu zaio Interreg Europe (IE) programari («Towards a community of practice and knowledge on the prevention and tackling of loneliness and situations of loneliness from public policial». Bakardadearen inguruko proiektua da eta HARIAK Estrategiaren esparruan kokatzen da. KORALEren helburua politika publikoak hobetzea da, adinekoen eta gazteen bakardadearen prebentzioa eta horiei aurre egitea txertatuz eta/edo integratuz. Horretarako, fenomenoaren kontzientziazio eta eragin maila desberdinak eta hainbat ikuspegi dituzten Europako eskualdeen arteko esperientzia-trukeaz baliatuko dira.
2023aren amaieran, azaroan, eskualde mailako prozesu bat jarri zen abian, Hariak sarea ezagutarazteko eta lurraldeko eragileen asmoak eta beharrak antzemateko. Prozesuak bi helburu nagusi izan zituen: alde batetik, interesdunei zuzenean eta pertsonalki informazioa ematea Hariak estrategiaren esparruan egindako azken aurrerapenei buruz, baita laster irekiko den dirulaguntzen lerro berriaren xehetasunei buruz ere. Bestalde, prozesua parte-hartzailea izan da, elkarrizketa publikoaren bidez lurraldeko eragileen nahiak eta beharrak hautemateko. Guztira, hamar saio egin ziren, 274 pertsona bertaratu zirelarik. Gipuzkoako 57 udal edo garapen-agentzia eta 81 agente egon ziren bertan.
Abenduan, “Adinberri Hariak Kantuz”, Gabonetako ekitaldiaren bigarren edizioa egin zen Donostiako Kursaalean. Oraingo honetan, aldi berean, topaketa bat egin zen gizarte-erakundeekin, 13 guztira, Gipuzkoan nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko ekosistema osatzen dutenak. 600 pertsona inguru bildu ziren Gipuzkoan nahi ez ziren bakardadeen aurrean abesteko, eta 140 lagunek parte hartu zuten, korista, musikari eta artisten artean
Eskualdez-eskualdekako prozesua:
I. Jarduera plana eraikitzen
- 55 udal eta garapen agentzia
- 77 tokiko eragile
- 4 ESI Osakidetza
- 20 enpresa
- 274 pertsona
Hariak dirulaguntza deialdiak
Europako KORALE proiektua onartzen da. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberriren bitartez, Interreg Europe programa gidatzen du, nahi ez diren bakardadeak, bai gazteengan, bai adinekoengan, Europa osoko politika publikoen erdigunean egon daitezen. Adinberrirekin batera, beste bost herrialdek hartzen dute parte proiektu honetan: Austriak, Danimarkak, Irlandak, Belgikak eta Portugalek.
Hariak estrategiaren I. Jarduera Planaren esparruan, Adinberrik lurraldeko bakardadeen prebentzioari eta abordatzeari lotutako proiektuak bultzatzen ditu. Aldi berean, Behatoki bat garatzeko lanean ari gara. Behatoki horrek baliabideen mapa bat izango du, proiektu horiek herritarren eta eragileen eskura jarriko dituena, bai eta bakardadeekin lotutako beste ekimen batzuk ere, lurraldekoak zein kanpokoak.
I. Jarduera planaren proiektuak izatera pasako dira
I. Jarduera planaren proiektuak eraikitzen jarraitu
KORALE-Interreg Europe (2024-2027)
- 2298 pertsona (proiektuetan parte hartuz)